40 urte Lauron

40Lauro

2013/2014 ikasturtean, Ikastola Bilbotik Laurora aldatu zeneko 40 urteak ospatuko genituen. Aldaketa honek Kooperatibaren sorrera ekarri zuen, lehen eraikinerako lanak burutzea eta proiektu berri bat sortzea.

Leku-aldaketa honen urteurrena ospatzeko eta lehen familia sustatzaileei omenaldi txiki bat egiteko martxa bat egin zen Bilbotik Laurora, 2013ko irailaren 22an, Kotxerik gabeko europar egunarekin bat eginez gainera.

Martxa hau bi modutara egin ahal izan zen:

    • Bilboko Euskadi Plazan hasita 9:30ean: Artxandatik pasatu, Loiutik eta Ikastolan amaitu. Gutxi gora-beherako denbora: 2 ordu eta erdi.
    • Loiuko Udaletxean hasita, 11:15ean gutxi gora-behera: seme-alaba txikiak dituzten familientzat pentsatuta (5 urtetik behera, esaterako). Iraupena: 30 minutu.

Ikastolara heltzerakoan, omenaldi hunkigarri bat egingo zitzaien bazkide egin ziren lehen familiei, ikurriñaren igoera eta oroitzapenezko plaka bat jarriz lehen eraikinean.

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.