AUNAR

AUNAR, taper solidarioa

2015eko uIMGP2882rrian hasi zen Lauro Ikastola Aunar Elkartearekin elkarlanean “Taper solidarioa” proiektua aurrera eramanez. Lukrorik gabeko GKE (Gobernuz Kanpoko Erakunde) honek proiektu hau burutzen du jatetxe eta ikastetxeekin, eta baztertze arriskuan eta janaria lortzeko laguntza behar duten pertsonekin lan egiten du. Lauro eurekin kolaborazioa sinatu duen Bizkaiko lehen Ikastola izan da.

Lauron prestatzen diren menuen litezkeen soberakinak egunero eramaten dituzte eta eurek arduratzen dira batu, garraiatu eta banatzeaz: egunero 30 menu inguru dira.

Janari bilketa honetaz gain, elkarte honek hitzaldiak egiten ditu Lehen Hezkuntzako ikasleekin “Evitando el despilfarro alimentario” izenburupean. Arduradunek ikasleei azaltzen dietenez, elkartasun konpromisoari esker oraina eta geroa aldatu daiteke: “Taper Solidarioak zentzua du pertsonak eta gizartea aldeberean elikatzen baditugu, eta proiektu honen ezinbesteko beste zutoin bat dira ikasleak”.

 

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.