Beste sari bat literatura-lehiaketan DBH 2n: Bizkaidatz Txikia

Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen duen “Bizkaidatz Txikia IV edizioan”, DBH 2ko bi ikasle izan dira sarituak: epaimahaiak Pedro Uchupiren kontakizuna aukeratu du Gazteentzako lehenengo saria jasotzeko, euskarazko modalitatean; eta Nahia Urteagarena, bigarren saria jasotzeko.

Berariaz egingo den edizio batean argitaratuko dira sarituen kontakizunak. Horretaz gain, lehen sariari tablet bat eta diploma banatuko zaizkio, eta bigarren sariari liburu elektroniko bat eta diploma. Saridunak eurak joango dira Bizkaiko Foru Liburutegian egingo den ekitaldira.

ZORIONAK IDAZLE GAZTEEI!


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.