Bideokliparen estreinaldia, Emakumeenganako indarkeriaren kontrako Nazioarteko Egunean

Azaroak 25, Emakumeenganako indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna da. Hezkuntza-komunitate guztiari, hiri eta herri desberdinetan antolatuko diren elkarretaratze eta manifestazioetara batzeko deia egin nahi diogu.

Emakumeek egunero jasaten duten edozein biolentzia motaren (fisikoa, psikologikoa, sinbolikoa, sexuala…) aurkako jarrera sendoa adierazi nahi dugu, eta honen erakusle, hemen duzue 2015eko otsaila-martxoan zehar ikasleek egindako bideokliparen estreinaldia.Timbakada taldearen “Emakume” abesti ederra oinarri hartuta, ekimen hau indarkeria sexista eta matxistaren ondorioz hildako emakumeei eginiko omenaldia ere izatea nahi dugu.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.