Berrien artxiboa

DBHko argazki lehiaketako saridunak

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 24 ekaina, 2020
Itxialdi garaian argazki lehiaketa deitu zen DBHn eta sariak dagoeneko banatu dira: DANIELA MARTÍNEZ FERNÁNDEZ – Wainting for a better future. MADDI BILBAO BIDAURRAZAGA – Inor ez kalean. AIALA GARABIETA ORIBE – Berrogeialdia eguzkipean. Sariak, ELKAR liburudendarako opari txartelak izan dira. Zorionak irabazleei eta eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi. Argazkiak ikusteko, bisitatu Pinterest: HEMEN ...
Sakondu

LH 3. mailako Lauroko sei ikasle “Erronkan” ETBko programa berrian

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 23 ekaina, 2020
Ekainaren 15ean ETB 3-k saio berria estreinatu du, “ERRONKAN” deiturikoa, 6-10 urteko haur eta gaztetxoei zuzenduta, eta ikastetxe ezberdinek parte hartuko dute erronka ezberdinak burutuz. Lauro Ikastolak gonbidapena hartu du eta Lehen Hezkuntzako 6 ikaslek grabatutako bideoak programaren bosgarren saioan agertuko dira, hau da, ekainaren 29an, astelehena, 15:30ean. Programa hau ikustera eta bertan proposatzen diren ...
Sakondu

Lehen Hezkuntzako irakasleen agurra: datorren irailera arte!!!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 18 ekaina, 2020
Ekainak 18an azken eskola eguna da eta Lehen Hezkuntzako irakasleek agur esan nahi izan diete euren ikasle guztiei. Bideo hau, 3. eta 4. mailako irakasle guztiek grabatuta, Lehen Hezkuntzako familia osoaren agurra izan nahi du ikasle eta guraso guztientzat. Ikusi, gozatu eta merezitako uda ona izan dezazuela!!!
Sakondu

Batxiler bikaintasun agiria 26 ikasleentzat

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 17 ekaina, 2020
Ohiko deialdia amaituta, 19-20 ikasturte amaieran Batxilerreko espedientean 8,75etik gorako nota duten ikasleak 26 izan dira. Gaurko egunean, Zuzendari Pedagogikoak, Batxilerreko zuzendariak eta tutoreek agiri bat banatu diete lan ona eta esfortzua aitortu nahian. Ekitaldi txiki eta espontaneoa izan da, distantziak eta umore ona mantenduz. Era berean, topaketa honetan Ohorezko Matrikula lortu duten bost ikasleek ...
Sakondu

Irailaren 8an hasiko da ikasturtea

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 16 ekaina, 2020
Ekainaren 15eko Eskola Kontseiluaren batzarrean 20/21 ikasturteko eskola-egutegia onartu da, Eusko Jaurlaritzaren bestelako jarraibiderik jaso ezean. Ikasturteta irailaren 8an hasiko da etapa guztietan. eta azken egunak ekainaren 18an Haur eta Lehen Hezkuntzan, eta Bigarren Hezkuntzan ekainaren 21ean izango dira. Ikasturteko jai-egunak ondokoak izango dira: Urriak 12: El Pilar jai-eguna. Azaroak 1: Domu Santu jai-eguna. Abenduak ...
Sakondu

Udako kanpusak, egoera berrira egokitutako eskaintza: hizkuntzak indartu eta kirola

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 5 ekaina, 2020
COVID-19ak eragindako egoera dela eta, hurrengo faseetan udako jarduerak burutu ahal izango direla ikusirik, Behekosoloak eskaintzen dituen kanpusak eguneratu ditugu, hiru helburu nagusiekin: Datorren ikasturtearen hasierari begira, euskara eta ingelesa indartu. Kirola egitea. Neska-mutilen beharrizan emozionalei erantzutea: Ikastolara etortzen hasi, beste umeekin kontaktua, egoera berrira egokitu, etab. Segurtasun eta higiene neurriak definituta ditugu “Kontingentzia Plana”ren ...
Sakondu

Hasi dira aurrez aurreko eskolak eta ikasleek bikain bete dituzte ezarritako segurtasun neurriak

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 1 ekaina, 2020
Ekainaren 1etik aurrera, gure egutegi eta ebaluazioekin bat eginez, DBH 4, Batxiler 1 eta Batxiler 2ko ikasleek aukera dute aurrez aurreko eskoletara etortzeko, ez datozenentzat on-line jarduerak mantenduko badira ere. Klase presentzialak, errepaso, froga gehigarriak edota ez-ohiko azterketak egiteko izango dira, bereziki, ikasleen beharrizanei hoberen erantzuteko. Bete beharreko segurtasun neurriak prestatu ditugu, COVID-19a ekiditeko “Kontingentzia ...
Sakondu

Batxilerreko bi ikerketa lan sarituak

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 29 maiatza, 2020
Lauro Ikastolako ikasleen bi ikerketa lan sarituak izan dira Si eres original, eres de libro lehiaketaren 14. edizioan. Ondoko epaimahaiak aipamen berezia egin die lanoi: Ramón Tamames ekonomilari eta akademikoa, Javier Sádaba filosofoa, Ramón Acín eta Juan Kruz Igerabide idazleak, Margarita Prado katedratikoa, eta CEDROko presidenteordea, idazlea eta akademikoa den Carme Riera. “Euskal gazteriaren sailkapen ...
Sakondu

Ikastolako 42 promozioaren agurra

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 28 maiatza, 2020
Maiatzean izaten ohi da 2. Batxilerreko agur ekitaldia, aurten, egoera dela eta, aurrez aurre ospatu ezin izan duguna. Hala ere, ohikoak diren materialak prestatzen jarraitzen dugu: bideoak, orlak, eta abar. Guzti hau prestaten dugun bitartean, promozioaren orla ikusi dezakezue, hori bai, puzzlea osotzen baduzue. Animo!
Sakondu

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.