DBH 2ko bi ikasle Coca-Cola Narrazio Laburren lehiaketako lehen hiru sarituen artean

Coca-Colak antolatzen duen Narrazio Laburreko 15.Edizioko irabazleak Bizkaian iragarri izan dira eta aurten ere Lauroko ikasleak ditugu, bi gainera: 2.DBHko Goizalde Urquiola Galán eta Irene García Busto.

ZORIONAK!

Maiatzaren 25ean Sendavivan, Nafarroako Naturaren Parkean, izango den ekitaldian jakinaraziko zaie zein postutan gelditu diren eta sari banaketa izango da.

Argazkian, martxoaren 9an Literatura-Lehiaketan parte hartu zuten ikastolako 13 ikasleak, irribarretsu, Deustuko Unibertsitateko Auditorioan sartu aurretik.

 


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.