“Dena aldatuko bada, ZU ere aldatu behar zara”, eraldaketa pertsonalari buruzko hitzaldia, Pedro Luis Uriarteren eskutik

Bigarren Batxilerreko ikasleek Pedro Luis Uriarteren eskutik, hitzaldi bikaina izan dute gaur, eraldaketa pertsonalaren inguruan, giltza den euren bizitzako une honetan. Hitzaldi honekin, maila honetako ikasleek KUKULUMENDI – Pertsonen talentua garatuz saioen programa amaitu egiten dute.

Lehen zatian, Pedro Luisek “Euskadi y tú ante desafío de futuro” saioa aurkeztu die, azkenean ikasleei erreflexiorako lau galdera planteatuz. Ikasleak, orduan, taldeka antolatu eta galderen inguruan euren erreflexioan idatzi dituzte, gero berriz, ikasle guztiak batu, eta plazaratzeko.

Ikasleen ondorioak entzunda, Pedro Luisek, amaiera eman dio hitzaldiari “Avanzando hacia tu transformación personal” saioarekin.

Azkenik, opari txiki erraldoia izan dute ikasle guztiek, Pedro Luisek ekarrita, euren transformazio pertsonalaren sinboloa. Eskerrik asko!


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.