Easo klubak antolatutako saskibaloi txapelketan parte hartu dute Ikastolako taldeek

Apirilaren 22 eta 23an, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6 .mailako 36 neskek Easo klubak Donostin antolatutako saskibaloi txapelketan parte hartu dute. Probintzia desberdinetako taldeak elkartu ginen Donostin saskibaloiarekin disfrutatzeko eta asteburu ezin hobe bat pasatzeko: Valladolid, Zaragoza, Gipuzkoa, Bizkaia, Cantabria, Madrid, Barcelona, …

Lauroko lau taldeentzako gauzak ez ziren lar ondo hasi, baina pixkanaka hobetzen joan ginen. LH 5. mailako bi taldeek 6. eta 7. postuan amaitu zuten; eta LH 6. mailakoak, 5. eta 7. postuan.

Zorionak, neskak, asteburuan izandako jarrera eta portaeragatik!

Familien atalean, Argazki Galerietan, argazkiak jarri ditugu.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.