“El Concierto Económico Vasco: una visión personal”, Pedro Luis Uriarteren hitzaldia Batxilerrean

Gaur asteartea, abenduak 12, Pedro Luis Uriarte Santamarina Ikastolan izan dugu Batxilerreko 2. mailako ikasleei Euskal Kontzertu Ekonomikoari buruzko hitzaldia ematen. Topaketa honen helburua Kontzertuaren nondik-norakoak gazteei azaltzea da, hizlari hau izatearen pribilegioa apartekoa izanik: bera izan zen kontzertuaren berreskurapenaren eta negoziaketaren lekuko zuzena.

Oso hitzaldi entretenigarri eta hurbilean, Kontzertu Ekonomikoaren testuinguru historikoa azaldu du, 1981n burututako negoziazioak eta gizartean eta egunerokotasunean duen eragina, egungo ongizatean eta autogobernuaren oinarrizko zutoina izanik.

Negoziazio prozesuari dagokionez, eta Euskal Batzorde Negoziatzaileko Presidentea izan zen heinean, orduko argazkiak agertu, kupoaren kalkuluari buruzko pasadizoak kontatu eta sinadura originalak dituen 1980eko dokumentuak erakutsi ditu. Anekdota hauen bitartez ondoko ideiak helarazi nahi izan dizkie ikasleei: sinisten duguna gogoz defendatu behar dugula, eta horretan jardun behar garela, konpromiso eta esfortzuaren bitartez; akordioetara heltzeak duen balioa; egoera berri edota zailak agertzean aurre egiteko gai izango direla, hartzen ari diren heziketa eta prestakuntzarik esker, nahiz eta oraindik ez dute horren argi edukiko.

Ikasleek hitzaldian parte hartu dute, galderak eginez, azken bi aste hauetan gaia prestatzen aritu izan baitira, Beñat eta Begoña irakasleekin, Historiako jakintzagaian batez ere. Amaitzerakoan, Pedro Luisek ikasleek agertu duten arreta eta interesa azpimarratu ditu, eta berorrek sortu eta sustatu duen giza-plataforman parte hartzera animatu ditu, “Comunidad del Concierto” , alegia. Bertan,Kontzertuaren inguruan idatzi dituen hiru argitalpenak dohan eskuratu daitezke: “139 preguntas sobre un Concierto con 139 años de vida”, “Nuestro Concierto: claves para entenderlo” eta “El Concierto Económico Vasco: una visión personal”.

Eskerrik asko zure etxera etortzeagatik!

 

Pedro Luis Uriarte Santamarina

Pedro Luis Uriarte, con una carrera profesional de 50 años en los sectores industrial y financiero (donde llegó a ser Consejero Delegado y Vicepresidente del BBVA), consultoría, I+D+i y Administración Pública, fue también profesor universitario en la Universidad Comercial de Deusto, en materias relacionadas con la transformación de la empresa y la gestión avanzada, durante siete años. Desde el año 2002 es Presidente Ejecutivo de Economía, Empresa, Estrategia, empresa de consultoría estratégica, tarea que compagina con la de Consejero y Asesor de varias empresas y distintas actividades universitarias y sociales. En julio de 2007 impulsó la creación de Innobasque – Agencia Vasca de la Innovación, cuyo objetivo es hacer del País Vasco el referente europeo en innovación. En el campo de la Administración Pública, entre 1980 y 1984 desempeñó el cargo de Consejero de Economía y Hacienda en el primer Gobierno Vasco, surgido tras la promulgación del Estatuto de Autonomía, puesto desde el que contribuyó a establecer las bases operativas de la nueva administración vasca, y fue el Presidente de la Comisión Negociadora vasca que permitió la recuperación del Concierto Económico para Bizkaia y Gipuzkoa y la actualización del de Araba. (Iturria: www.elconciertoeconomico.com).


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.