Eneko Knörr eta Jon Uriarte izan dira Ikastolan ekintzailetzaz mintzatzen

“Kukulumendi – Pertsonen talentua garatuz” programa barrian, oso hizketaldi lasai eta interesgarrian, Eneko Knörr eta Jon Uriartek esperientzia pertsonalak kontatu dizkiete Batxilerreko 1. mailako ikasleei, euren ekintzaile ibilbideak azalduz eta etorkizunerako gomendioak emanez ere: “Zuek aukeratzen duzue zuen etorkizuna”, esan die Enekok.

Beti ikasten egotearen garrantzia azpimarratu dute, bai eta gogor lan egitearena ere. Kanpora irten eta beste herrialdeetan gauzak nola egiten diren ikustea ere oinarrizkotzat hartu dute, baina itzultzeari ere balioa emanez: “Irtetzea ondo dago, baina Bilbon ere gauza oso interesgarriak egin daitezke”, azpimarratu die Jonek.

Enpresaren mundua azaldu dute, ekintzailetza aldetik, eta Enekok hasieratik argi utzi du bere mezua: “Gure herriak ekintzaileak behar ditu; eta gizarteak, enpresariak”.

Ikasleek galdera ugari egin dute azken egunetan prestatu duten gai honi buruz.

 

 


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.