Eskola Jasangarria ziurtagiria berriztatu behar dugu aurten

jasangarria2015-2016 ikasturtean Lauro Ikastolak Eskola Jasangarria ziurtagiria berriztatu zuen, jasangarritasunaren alde egiten diren ekintza guztien errekonozimendua jasoz.

Ikasturte honetan ziurtagiria berriztatu behar dugu, ekintzen laburpena biltzen duen txostena egin eta Ingurugelako arduradunen auditoretza izango dugularik Ikastolan.

Azken lau urte hauetan lanean jarraitu dugu jasangarritasunaren alde eginez esparru desberdinetan: kurrikulumean, instalazio eta ekipamenduetan, ikasleen parte hartzean, sukalde eta elikaduran, etab. Hona hemen ikastolan egiten ditugun jasangarritasun ekintzak laburbiltzen dituen bideoa:

 


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.