Etenik gabe Batxilerreko Orientazio akademikoan

Bai Batxiler lehen zein bigarren mailako ikasleak, azken hauek intentzitate handiagoz, etenik gabe ari dira orientazio akademikoko jarduera, hitzaldi eta tailerretan parte hartzen, bai Ikastolan bertan zein Unibertsitateetan antolatzen direnetan, Ikastolako Orientazio sailaren laguntzaz.

Azaroaren 20an, hain zuzen, Ikastolan bertan Deustuko Unibertsitateko Business School-ek eskaintzen dituen tailerrak hasi dira, “Finantza eta inbertsio arduratsuak” tailerrarekin hain zuzen. Hizlaria Joseba Madariaga izan zen, Deusto Business School-eko irakaslea eta Laboral Kutxako ikerketen zuzendaria.

Hurrengo tailerrak izango dira:

  • Filosofia, Politika eta Ekonomia tailerra: “Posthumanismoa eta gizarte berriaren erronkak”
  • Turismo tailerra: “Ekitaldien antolaketa”
  • Ingeniaritzak tailerra: “Astrobotaren konfigurazioa”

Ikasleak era boluntarioz apuntatzen dira eta tailerrak Alternatiba jakintzagai orduan burutzen dira.

EHU-k ere bere saioen egutegia eta zehaztasunak bidali dizkigu eta laster ikasleei helaraziko dizkiegu.

 


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.