Euskaraldia: oraindik zaude izena emateko garaiz!

izena ematea zabalik

Euskaraldia gero eta hurbilago dago. Dagoeneko asko izan zarete izena eman duzuen gurasook, Ahobizi zein Belarriprest, 11 egunetan euskaraz bizitzeko gogoa adierazi duzuenok.

Oraindik izena eman ez baduzu gogoratu internet bidez izena emateko LAURO IKASTOLAREN lotura hauxe dela. Horrez gain, Ikastolako guraso hamaikakoak asteburu honetan ere Behekosoloako sarreran mahaia ipiniko du ostiral arratsaldean eta larunbat goizean, izenematean laguntzeko, zalantzak argitzeko eta informazio gehigarria emateko.

Ahobizi zein Belarriprest izateaz gain, Euskaraldian parte hartzeko modu gehiago daude. Gaur horietako batzuk ekarri nahi dizkizuegu, norberak erabakitzeko zer egin dezakeen euskara gehiago hitz egiteko eta entzuteko: EUSKARALDIAKO KONPROMISOAK


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.