euskeraz-hh

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza 1-2

Ume baten garapenean ezinbestekoa da umearen nortasuna eta gaitasunak garatzen lagunduko dien gurasoen laguntza. Hortaz, Haur Hezkuntzan ematen den etapan aukera handiak ditugu gure seme-alaben hizkuntza ohiturak sendotzeko. Bide horretan euskeraZ Haur Hezkuntza bloga sortu dugu. Haur Hezkuntzako blogarekin batera, euskera kalera ateratzeko zuentzako babesa izan nahi du. Eskola orduetan egiten den lanaren luzapena izan nahi du blog honek.

Euskeraz HH blogean kultur agenda izateaz gain, hainbat ekitaldiri buruzko informazioa jasoko duzue. Gurasoentzako txoko berezia izango duzue, non aholkuak eta bestelako webgune eta baliabideen laguntza agertuko zaizuen. Gainera, jolasak ikasteko aukera izango duzue. Zuen seme-alabentzako jarduera ludikoak egiteko eremua zabaldu nahi izan dugu: marrazkiak, ipuinak, abestiak, marrazki bizidunak…

Sare sozialetan euskeraren inguruan pil-pilean dauden gaiak bertatik bertara jarraitzeko aukera izango duzue, eta zuen aportazioak egiteko modua ere bai. Astero eduki berriak txertatuko ditugu eta bloga handitu dadin elikatuko dugu. Gure aldetik zuen seme-alabentzako aisialdia euskeraz izaten lagunduko dizuegu.

p1070548
Marrubi taldea (LH 3-4-5-6 mailetarako)

Planak hiru ardatz nagusi ditu:

  • Geletan gauzatu beharreko jarduerak.
  • Kanpainia bereziak.
  • Ospakizun egunak edo “Egun Kulturalak”.

Plana aurrera eramateko, bi talde sortu dira:

  • Irakasleak.
  • Ikasleak: Marrubi Taldea, hirugarren zikloko ikasleek osotua.

marrubi_dekalogoa

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.