“Gau Beltza” izan genuen Haur Hezkuntzan

Urriaren 31n GAU BELTZA edo ARIMEN GAUA izan genuen Haur Hezkuntzan, KALAKARI euskara taldearen eskutik!

5 urteko ikasleek, hainbat probatan sustatuta, beldur ibilbidea egin zuten Gau Beltza domina eskuratu ahal izateko. MOZORRO eta MAKILLAJE tailerra egin zuten DBHko ikasleen laguntzaz sormena erabiliz, nork bere mozorroa eta apaingarriak aukeratuz. Heriotzari buruzko IPUIN ANTZEZTUA ikusi zuten baita ITZALEN ANTZERKI bat ere, antzinako Euskal Herriko hileta ohituretan oinarrituta, gero ikasle nagusiekin hausnarketa eginez. Amaitzeko, BELDUR LAPIKOAREN bidez, sorgin on batzuen laguntzaz, ikasleek euren beldurrak uxatzeko errituala gauzatu zuten eta amaieran sorginen dantza ikasi ere, DBHko ikasleekin batera dantza eginez.

Xixtuli manduli, kikirriki, eman gozokiak guri!

Ondoko bideoak laburbiltzen du egun beldurgarri eta zoragarria!!!

 


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.