Hazparneko trukea, zazpigarren urtez!

Zazpigarren urtez jarraian DBHko 1. mailako 19 ikaslek Hazparneko Ursuia eskolako ikasleekin trukea egin dute Aste Santuko opor aurretiko astean. Iparraldeko gaztetxoak eta familiak ezagutzeaz gain, ikasleek euskara hutsez harremantzeko aukera izan dute aste osoan hainbat ekintza garatuz: Hazparne ezagutu, Baiona tippian barneratu Euskal museoa bisitatuz, Hendaiako Abaddia gaztelua ikusi, Korrikan parte hartu, Gurasoekin batera agur-afaria hunkigarria egin…

Bideoan asteko laburpena ikusteko aukera duzue. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi eta batez ere, trukean inplikatu diren gurasoei. Zuen parte hartze gabe, ezin. 

 


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.