Ikastolako domeinuak .EUS izango dira

Ikastolako GOOGLE zerbitzuak .EUS domeinura aldatuko ditugu, duela urte batzuk webgunearekin egin genuen bezala.

Prozesu hau uztaileko lehen egunetan hasiko gara egiten eta graduala izango da. Ondoko helbideei eragingo die:

  • @lauro.org –> @lauro.eus (Zuzendaritza eta Zerbitzuak)
  • @lauroikastola.org –> @lauroikastola.eus (irakasleen helbideak)
  • @lauro20.org –> @lauro20.eus (ikasleen Google zerbitzuak)

Ikasleen zerbitzuak LH 3tik Batxiler 2ra: ohar bat bidali diegu jakitun egon daitezen. Eduki aldetik, ez dute inolako aldaketarik nabarituko, posta eta drive edukiak bertan izaten jarraituko baidituzte.

Zuzendaritza – Zerbitzuak: uztaileko lehen hamabostaldian erabili, mesedez, .ORG helbideak.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.