Ikasturte berria indarberrituta hasiko dugu!

Ikasturte berria hastear gaude. Ongi etorri denoi!

Urtero bezala, ikasturteak berrikuntzak dakartza.

Udan hartu duzuen “Urteko programaketa”n ikusiko zenutenez, DBHko etapan zuzendari berria izango dugu, Yaiza Puente, orain arte etapa honetako koordinatzailea; eta azken 12 urteetan zuzendari izandako Jesus Garcia bere irakasle eginbeharretara itzuliko da. Bestalde, etapa honetan ere, bi koordinatzaile berri egongo dira sortutako hutsuneak betetzeko: Eider Beitia lehen zikloan eta Erik Serna bigarrenean.

Instalazioetan izandako berrikuntza eta aldaketei dagokienez, lanik aipagarrienak Haur Hezkuntzan burutu dira. Dauden espazioak optimizatu dira espazio irekiak eta balioanitzak irabaziz, proiektu berezi eta erakusketetarako erabiliko direnak nagusiki.

logoakDBHko lehen eta bigarren solairuetan, ikasleen komun guztietan, bi aktuazio burutu dira: batetik, mutilen komunetan gernuari lehorrak jarri ; eta bestetik, ohikoak diren komun guztietan euri-ura erabiltzeko sistema. Neurri biak uraren kontsumoa gutxitzeko eta ikasleengan aurrespen eta jasangarritasun baloreak sustatzeko egin dira . Lan hauek, ingurumena babestera bideratutako inbertsioak egiteko programaren babesa izan du, eta Eusko Jaurlaritzak eta Europar Batasunak 2014-2020 Euskalde Garapenerako Europar Funtsaren bitartez kofinantzatuak izan dira.

Jantoki nagusiari dagokionez, sarbide berria egokitu da Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat, sarrera-irteerak zuzenago eta arinago egin ahal izateko.

Mantenu eta hobekuntza lan txikiagoak ere izan dira: Batxiler eraikineko teilatuak, segurtasun neurriak eta hobekuntzak laborategietan, argien berriztapenak eta IKT baliabideen hobekuntzak eta erosketak.

PHOTO-2019-09-09-11-17-07  PHOTO-2019-09-09-11-17-14

P1300619  P1300620


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.