Berrien artxiboa

Spelling Bee Competition-ean izan dira Lehen Hezkuntzako ikasleak

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 26 martxoa, 2024
Martxoaren 22n Lehen Hezuntzako sei ikasle II Cambridge Spelling Bee Competition-ean izan ziren, Deustuko Unibertsitatean, Marie O´Mara, Inma Atxa eta Andrew Currie english teachers-ek lagundurik, hiru kategorietan parte hartuz: Olatz Vinayk 3. saria lortu zuen bere kategorian eta ikasle guztiek Diploma bana lortu zuten parte hartzearren. Zorionak egindako lanagatik!
Sakondu

“Pobrezia eta Garapen Jasangarria” hitzaldia Ekonomiako ikasleentzat

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 26 martxoa, 2024
Martxoaren 21ean Ikastolako bazkide den Alejandra Campero Peredok hitzaldia eman zuen batxiler 1. mailako Ekonomiako ikasleentzako. Alejandra Munduko Bankuaren aholkularia da, eta urteetako ibilbidea du garapen eta pobreziaren arloan lan egiten, garapen bidean dauden herrialde desberdinetan proiektuak burutuz.  “Pobrezia eta Garapen Jasangarria” titulupean ondoko gaiak jorratu ditu hitzaldian: garapen ekonomikoa eta garatutako eta garapenaren bidean ...
Sakondu

Burutu dugu Athletic-Mallorca KOPA sarreren zozketa

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 26 martxoa, 2024
Eskaerak aztertu eta balidatu ostean, 336 izan dira. Ageda Hormaza eta Maite Aresti gure Gaztetxoak taldeko futbol jokalarien laguntzaz, Zuzendaritzako bulegoetan zenbaki bat atera eta sarrera lortu dutenak izan dira: Ekaitz Eneko Muguerza, Carlos Javier Irizar eta Ibon Agirre:
Sakondu

Batxiler matrikula ofiziala ikasle berrientzat: apirilak 8-19

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 25 martxoa, 2024
Eusko Jaurlaritzako matrikula ofizialerako epea apirilaren 8tik 19ra izango da: IKUSI HEMEN. Matrikula bi modutara egin daiteke: EGUTEGIA ORDUTEGIA Apirilak 8-18 9:00 – 14:00 eta 15:00 – 17:00 Apirilak 19 9:00 – 14:00 Gure Batxilerreko instalazioak (bisita birtuala) eta berezitasunak ezagutu nahi badituzu, bisita pertsonalizatuak antolatzen ditugu. Ondoan duzun dokumentuan azaltzen duguna bertatik-bertara ikusi ahal ...
Sakondu

Korrika Txikia Lauron!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 21 martxoa, 2024
Ederra izan da goizean Lauro Ikastolan egin dugun Korrika Txikia, eraikinetik eraikinera, gure ikasleek Korrikaren lekukoa eramanez. Ekitaldi txiki batekin amaitu dugu, ikasle-aurkezleek alaiturik, eta Lauroko Korrikak omentzen dituen pertsonekin. Ikusi momentuz dugun bideo laburra. HARRO HERRI, KORRIKA!
Sakondu

Milan-eko Zientzia Azokatik etorri berri dira Batxilerreko ikerlariak

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 20 martxoa, 2024
Martxoaren 16etik 18ra bitartean Milanen ospatu den I Giovani e le Scienze-ren Zientzia Azokaren 35. edizioan parte hartu dute Gaizka Bermejo Puertas, Zelai Toledo Urrutikoetxea eta Naroa Unzilla Higuero ikasleek, Oihane Uriarte eta Amaia Perez irakasleak lagunduta. Izan ere iazko Bilboko Zientzia Azokan Batxiler kategoriako irabazleak izan ziren “Mikroplastikoen eragina indaba landareen hazkuntzan” proiektuarekin eta ...
Sakondu

Kontzertu paregabea gaur Haur Hezkuntza eta LH lehen zikloan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 19 martxoa, 2024
Martxoaren 19an, musika klasikoko kontzertu paregabea izan dugu DBHko eraikineko Auditorium-ean. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako ikasleek ikastolako ikasle-ohi eta guraso diren BOS – Bilboko Orkestra Sinfonikoko partaide direnen eskutik, errepertorio bikainak gozatu ahal izan dituzte: musika klasikoko denon ezagunak diren piezak, gaur eguneko kantaren bat eta Haur Hezkuntzako Amalur proiektuko ...
Sakondu

Bizkaiko txapeldunak: Lauro Ikastolako emakumezkoen futbolerako beste titulu bat!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 19 martxoa, 2024
Asteburu honetan beste arrakasta bat ospatu dugu Ikastolan. Gure nesken LAURO-D taldea Bizkaiko txapeldun izendatu da Umetxoen mailan. Duela astebete Mungiaren aurka lortutako garaipenak lehen postua matematikoki ziurtatu zien eta larunbat honetan neskek etxean ospatu zuten, Gaztainazpin, lortutakoa. Ekaitz Gorordo Ikastolako irakasleak zuzentzen duen taldeak 12 garaipen lortu ditu denboraldi honetan 12 partidatan, urte osoan ...
Sakondu

Leire Escajedo San Epifanio izan dugu Ikastolan bioetikaz hitz egiten

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 19 martxoa, 2024
Batxiler 2. mailako Biologia ikasgaian, martxoaren 18an Leire Escajedo San Epifanio izan genuen, Zuzenbidean lizentziatua (1996) eta Zuzenbidean doktorea (2004); DEA Antropologia Fisikoan eta Osasunekoan (2010) eta Biologia Zientzietan doktorea (2015). Leire Escajedo, Lauro Ikastolako ama, EHU-UPVko bioetika irakaslea da eta hainbat liburu ditu argitaratuta. Gure ikasleei bioetikaren inguruko gaiak azaldu zizkien “Edizio genetikoaren alde ...
Sakondu

Amaitu da Hazparne-Lauro elkartrukea

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 15 martxoa, 2024
Ikasturte honetako DBH 1eko ikasleen Hazparneko trukea martxoaren 10ean hasi zen, guraso, ikasle eta irakasleak elkarturik, eta Behe Nafarrora eta Zuberoan izan dira. Bernat Etxepare eta maskaradak aitzakia, martxoaren 11tik 13ra Lauroko eta Hazparneko ikasleek Elkano pastorala prestatu eta taularatu zuten, Maika Etxekopar zuberotarraren laguntzaz. Trukea amaitzeko, martxoaren 14 eta 15ean Bilbon eta Lauron izan ...
Sakondu

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.