Auto elektrikoak: GOBLIN kategoriako urteko lehen lasterketa

Apirilaren 14ean, Leioan, Auto Elektrikoen proiektua burutzen duten bi taldeek euren autoak aurkeztu zituzten GreenPowerIberia – Bridgestone lasterketan, Lehen Hezkuntzako GOBLIN kategorian. Lehen aldiz egiten dugun orok urduritasuna sortzen du, eta kasu honetan, ez zen desberdina izan, umeak hilabeteetan zehar egindako lanaren eta ikasitako guztiaren fruituak ikusteko irrikitan zeuden. Txapelketa hauek autoa bera gidatzea baino ...

EHU-UPV-ko Udaberriko Matematika Lehiaketan izango dira gure ikasleak

Apirilaren 13an, XXVII. Udaberriko Matematika Lehiaketan izango dira gure ikasleak, Ikastolan bertan burututako lehen fasea gainditu ostean. Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailetako 25 ikasle, DBH 2ko 6 ikasle eta Batxilerreko 5 ikasle izango dira bertan. Zorte on guztioi! Bikain egingo duzue!

“Industria erronka” programa amaitu dute Batxilerreko ikasleek

Apirilaren 10ean FVEM-ek (Federación Vizcaína del Ente de Metal) antolatzen duen Industria Erronkaren 5.edizioan izan ziren Batxilerreko ikasleak. Goizez, gure ikasleek bi enpresa bisitatu zituzten, HAIZEA BILBAO Zierbenan eta INDEFUNSA Elorrion; eta ostean, BEC-era hurbildu ziren, orotara 900 ikasle inguru, bertan ospatu zen itxiera-ekitaldian parte hartzeko. Ekitaldi hauen helburua gazteak Bizkaiko Industriara hurbiltzea da, arlo ...

Sarreren irabazleak, Sevillan!

Lauro Ikastolari Futbol Federakundeak emandako Kopa Finalerako 3 sarreren irabazleek euren argazkiak helarazi dizkigute. Asko pozten gara disfrutatu izan duzuen aukera honengatik. Eskerrik asko gurekin partekatzeagatik, Ekaitz Eneko Muguerza, Carlos Javier Irizar eta Ibon Agirre!

Spelling Bee Competition-ean izan dira Lehen Hezkuntzako ikasleak

Martxoaren 22n Lehen Hezuntzako sei ikasle II Cambridge Spelling Bee Competition-ean izan ziren, Deustuko Unibertsitatean, Marie O´Mara, Inma Atxa eta Andrew Currie english teachers-ek lagundurik, hiru kategorietan parte hartuz: Olatz Vinayk 3. saria lortu zuen bere kategorian eta ikasle guztiek Diploma bana lortu zuten parte hartzearren. Zorionak egindako lanagatik!

“Pobrezia eta Garapen Jasangarria” hitzaldia Ekonomiako ikasleentzat

Martxoaren 21ean Ikastolako bazkide den Alejandra Campero Peredok hitzaldia eman zuen batxiler 1. mailako Ekonomiako ikasleentzako. Alejandra Munduko Bankuaren aholkularia da, eta urteetako ibilbidea du garapen eta pobreziaren arloan lan egiten, garapen bidean dauden herrialde desberdinetan proiektuak burutuz.  “Pobrezia eta Garapen Jasangarria” titulupean ondoko gaiak jorratu ditu hitzaldian: garapen ekonomikoa eta garatutako eta garapenaren bidean ...

Batxiler matrikula ofiziala ikasle berrientzat: apirilak 8-19

Eusko Jaurlaritzako matrikula ofizialerako epea apirilaren 8tik 19ra izango da: IKUSI HEMEN. Matrikula bi modutara egin daiteke: EGUTEGIA ORDUTEGIA Apirilak 8-18 9:00 – 14:00 eta 15:00 – 17:00 Apirilak 19 9:00 – 14:00 Gure Batxilerreko instalazioak (bisita birtuala) eta berezitasunak ezagutu nahi badituzu, bisita pertsonalizatuak antolatzen ditugu. Ondoan duzun dokumentuan azaltzen duguna bertatik-bertara ikusi ahal ...

Korrika Txikia Lauron!

Ederra izan da goizean Lauro Ikastolan egin dugun Korrika Txikia, eraikinetik eraikinera, gure ikasleek Korrikaren lekukoa eramanez. Ekitaldi txiki batekin amaitu dugu, ikasle-aurkezleek alaiturik, eta Lauroko Korrikak omentzen dituen pertsonekin. Ikusi momentuz dugun bideo laburra. HARRO HERRI, KORRIKA!

Milan-eko Zientzia Azokatik etorri berri dira Batxilerreko ikerlariak

Martxoaren 16etik 18ra bitartean Milanen ospatu den I Giovani e le Scienze-ren Zientzia Azokaren 35. edizioan parte hartu dute Gaizka Bermejo Puertas, Zelai Toledo Urrutikoetxea eta Naroa Unzilla Higuero ikasleek, Oihane Uriarte eta Amaia Perez irakasleak lagunduta. Izan ere iazko Bilboko Zientzia Azokan Batxiler kategoriako irabazleak izan ziren “Mikroplastikoen eragina indaba landareen hazkuntzan” proiektuarekin eta ...

Kontzertu paregabea gaur Haur Hezkuntza eta LH lehen zikloan

Martxoaren 19an, musika klasikoko kontzertu paregabea izan dugu DBHko eraikineko Auditorium-ean. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako ikasleek ikastolako ikasle-ohi eta guraso diren BOS – Bilboko Orkestra Sinfonikoko partaide direnen eskutik, errepertorio bikainak gozatu ahal izan dituzte: musika klasikoko denon ezagunak diren piezak, gaur eguneko kantaren bat eta Haur Hezkuntzako Amalur proiektuko ...

Bizkaiko txapeldunak: Lauro Ikastolako emakumezkoen futbolerako beste titulu bat!

Asteburu honetan beste arrakasta bat ospatu dugu Ikastolan. Gure nesken LAURO-D taldea Bizkaiko txapeldun izendatu da Umetxoen mailan. Duela astebete Mungiaren aurka lortutako garaipenak lehen postua matematikoki ziurtatu zien eta larunbat honetan neskek etxean ospatu zuten, Gaztainazpin, lortutakoa. Ekaitz Gorordo Ikastolako irakasleak zuzentzen duen taldeak 12 garaipen lortu ditu denboraldi honetan 12 partidatan, urte osoan ...

Leire Escajedo San Epifanio izan dugu Ikastolan bioetikaz hitz egiten

Batxiler 2. mailako Biologia ikasgaian, martxoaren 18an Leire Escajedo San Epifanio izan genuen, Zuzenbidean lizentziatua (1996) eta Zuzenbidean doktorea (2004); DEA Antropologia Fisikoan eta Osasunekoan (2010) eta Biologia Zientzietan doktorea (2015). Leire Escajedo, Lauro Ikastolako ama, EHU-UPVko bioetika irakaslea da eta hainbat liburu ditu argitaratuta. Gure ikasleei bioetikaren inguruko gaiak azaldu zizkien “Edizio genetikoaren alde ...


Iniciativa Steam EkimenaErronka Garbia

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.