Argitaratu berri den “Guía de Buenas Prácticas sobre Alimentación y Estilos de Vida Saludables y Sostenibles en la Escuela” txostenak (ikus dokumentua amaieran) ikasleek eskolako elikadura jasangarrian izan behar duten protagonismoa azpimarratu eta bultzatu nahi du. Ashoka-k (giza-ekimeneko erreferentziazko erakundea) eta Danonek aurkeztu dute Bartzelonan, Alimentando el Cambio jardueren artean, “Ministerio de Educación y Formación Profesional” eta “Sociedad Española para el Estudio de la Obesidad (SEEDO)”aren laguntzaz. Ikerketaren helburua giza-berrikuntzak aztertu, elkarbanatu eta hedatzea da, eskolako testuinguruan elikadura osasungarri eta jasangarriari dagokionez. Ashoka_mapa

Dokumentua bost Autonomi Elkarteetako 86 ikastetxeetan egindako mapeoaren emaitza da, 6-12 urteko ikasleekin, eta euren artean zortzi nabarmendu dira: ikastetxe horien ezaugarri komuna da euren proiektu pedagogikoan elikadura eta bizitza-ohitura osasungarri eta jasangarriak sustatzea, irtenbide kreatibo eta berritzaileak erabiliz. Lauro Ikastola EAEko ordezkari bakarra da.

Ikerketa honetan azpimarratzen da programa hauek hezkuntz-ziklo osoan eta zeharka burutzearen garrantzia, elikadura eta bizitza-ohitura osasungarri eta jasangarriak gainontzeko gaiekin batera landuak izan daitezen, hau da, osasuna, ingurugiroa, ekonomia eta kultura patrimonioarekin. Ikerketan islatu diren Lauro Ikastolaren jarduera batzuk dira Barelikos proiektua, Aunar-Taper solidarioan parte hartzea, “Gela berdea” saria, Gosasun kidea izatea, Eskola Agenda 21, etab.

Argitalpen hau aurkeztu eta argitaratu delarik, Lauro Ikastola gonbidatua izan da Madrilen ospatuko den saio kolaboratibo batean parte hartzera, batutako praktika onak zelan batu eta horrek hedatzeko estrategiak definitzeko, mugimendu honetara eskola gehiago batu daitezen.