Lauroko Jaia, ekainaren 1ean, larunbata

Datorren ekainaren 1ean, larunbata, Lauro Ikastolako jaia izango da, DBH4ko ikasleek antolatzen dutena euren guraso eta Ikastolako pertsonalaren laguntzaz (ikusi egitaraua behean).

Aurtengo berrikuntzen artean, Ahobizi eta Belarriprest-en presentzia, Jinkana, Antzerki tailerra eta Dron hegalariaren erakusketa aipatu ditzakegu.

ESKOLA KIROLEKO IKASLEEN PARTIDAK: LH 5. ETA 6. MAILAK:

  • Futbol 7: 10:00-11:30 (9:30etan Behekosoloan): Lauro Futbol 7ko Lauro A, B, C, D, E eta nesken taldeek parte hartuko dute.
  • Saskibaloiko 4×4 txapelketa: 10:00-11:30 (9:30etan Behekosoloan): Mini A, B, C, D, E eta F  taldeek parte hartuko dute.

GURASOEN KIROL TXAPELKETAK:

Izen-emate orriak maiatzaren 24rako bidali behar dira info@behekosoloaxxi.com helbidera:

MARMITAKO TXAPELKETA:

Bazkari-lehiaketan denon parte hartzea errazteko eta norberak bere mahai eta aulkiak jaiko espazioan garraiatzen ibiltzeak dakarren arriskua eta kaltea ekidin nahian, Kontseilu Errektoreak, Zuzendaritza Taldeak eta Jaiko Batzordeak, aurreko urteetako bazkari-lehiaketako partaideekin batera, ontzat eman du nagusi bakoitzeko 5,5 €ko izen-emate kuota bat kobratzea. Diru-kopuru honek ondokoetarako eskubidea ematen du: aulkia, mahaia, ur-instalazio eta hornidura, eta hondakin ezberdinetarako ontziak.

Beraz, bazkari-lehiaketan izena emateko prozedura ondokoa izango da: mezu bat bidali behar duzue candasm@lauro.eus helbidera, ondokoak adieraziz:

  • Taldearen ordezkaria izango den pertsonaren izen eta bi deiturak. Pertsona honi beste mezu batekin erantzungo zaio, lehiaketan parte hartzeko zenbakia esleituz.
  • Talde horrekin bilduko diren familien zerrenda, familia bakoitzeko partaide guztien izen-deiturak adieraziz. Nagusi bakoitzeko 5,5 €ko kuota familia bakoitzari fakturatuko zaio, Ikastolan dagoen kontu zenbakian.
  • Izena emateko azken eguna: maiatzak 24, ostirala.

Lehiaketaren arauak:

  • Lekua: Lehen Hezkuntzako jolastoki estalia, hezien bidez itxitako espazioan.
  • Materiala: parte hartzaileek camping-gas eta tresnak ekarriko dituzte (debekatuta dago sua egitea). Goizean, 9:45ak arte hurbildu ahal izango dira kotxeak espreski jarritako “pibote” gorrietaraino. Marmitakoa sukaldatzea 10:30etik 13:30era izango da, ordu horretan aurkeztuko baita marmitakoa.
  • Denboraz kanpo aurkezten diren marmitakoak: 10 minutuko atzerapenaz onartuko dira, baina puntu bateko isuna izango dute.
  • Osagaiak: libre.
  • Epaimahaiaren irizpideak: zaporea, aurkezpena eta patata eta arrainaren puntua.
  • Berdinketa kasuetan, irizpideen ordena ondokoa izango da: dastapena, aurkezpena eta puntua (patata eta arraina).
  • Epaiak: Ander, Ikastolako Sukaldaria; eta ikastolako guraso diren bi bolondres.

Batzordearen eskaera: kontsumitu edariak txosna eta kafetegian, mesedez, DBH 4ko ikasleen ibilbide amaierako bidaian laguntzeko. Gogoratzen dizuegu Ikastolako eremuan guztiz debekatuta dagoela edari alkoholikoak kontsumitu eta erostea, apirilaren 7ko 1/2016 legearen arabera; bai eta erretzea ere.

 


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.