Maialen Lujanbio izan dugu Batxilerrean aurtengo KUKULUMENDI saioak hasiz

Urriaren 22an Maialen Lujanbio Lauron izan dugu, Batxiler lehen mailako ikasleekin, KUKULUMENDI hitzaldi-saioen proiektuko aurtengo lehen ekitaldian.

Kukulumendi onaMaialen ia bi orduz jardun izan da ikasleekin Ainhoa Bergara, Jon Castro, Naroa Etxebarria eta Ander Pérez-Caballero aurkezle trebeek plazaratzen zizkioten gaien inguruan eta bertsotan. Bertsoa nola sortu, bertsolarien bizimodua, munduan zeharreko ahozko beste tradizioak, bertsolaritzatzaren azterketa zientifikoa eta beste, tratatu dituzte.

KUKULUMENDI – Pertsonen talentua garatuz proiektua 18/19 ikasturtean jarri genuen abian, Batxilerreko etapan, entzuteko gonbidatuen hitzaldien bitartez transmisiorako zubiak eraiki nahian, ikasleei balio erantsia eskainiko dieten pertsona eredugarriekin topaketa eta solasaldien bitartez.

 


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.