Berrien artxiboa

KIVA eguna ospatu dugu Lehen Hezkuntzan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 5 urria, 2022
Urriaren 4ean “KiVa eguna” ospatu dugu Lehen Hezkuntzan elkarbizitzarekin dugun konpromisoarekin jarraitzeko. Mailaka batu dira ikasleak etapako Areto Nagusietako batean ikasturte honetako aldarria irakurri eta elkarbizitza positiboaren aldeko konpromisoa berriztatuz. Lauro KiVa ikastetxe bat da 2017 urtetik, 2012-2013tik Ikastolak diseinatuta zuen Elkarbizitza Plan Orokorrari eduki berria gehituz. KiVa eskola-jazarpenaren (bullying) aurkako programa da, Finlandiako Hezkuntza ...
Sakondu

Jarraitzen dugu Ukrainar errefuxiatuekin kolaboratzen

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 23 iraila, 2022
Ukrainako laguntza bideratu dugunean kontaktu izan dugun Ikastolako amak adierazi digu Sarrikon Ukraniar zentro bat zabaldu berri dutela, Bilboko Udaletxeak eskaini dizkien instalazioetan. Urritik aurrera gaztelera eskolak emango dizkiete ukrainar errefuxiatuei, bai eta ukranirrakoak ere haren seme-alabei. Altzari eta materiala behar zutela eta, erabili ez eta gordeta genukan materiala eman diegu martxan has daitezen: mahaiak, ...
Sakondu

Lehen LauroL@n programa amaitu da: lanpostuak lehen eskutik ezagutzeko aukera Batxilerren

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 20 iraila, 2022
Iazko ikasturtean martxan jarri genuen Laurol@nprogramak bere azken pausoak eman ditu irailean, ikastalde honi dagokionez. Azken bi praktikak burutu dira hile honetan, arlo biosanitarioan eta gizartearloan, hain zuzen. Batxiler lehen mailako ikasleak euren etorkizuna baldintzatuko duen erabaki baten aurrean daudenez etapa honetara heltzean, programa honek lanpostuak lehen eskutik ezagutzeko aukera ematen die ikasleei. Ikastolak gurasoen ...
Sakondu

Euskadi Irratiko gazte tertulian izan dira hiru ikasle

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 16 iraila, 2022
Asier Alluntis eta Ander Muñoz ikasle ohiek, aurreko urtean Batxilerra amaitutakoek, eta Aiala Garabietak, egun 2. mailan dagoenak, Euskadi Irratiko Faktoria saioan parte hartu dute “Gazte tertulia” atalean. Animatu eta entzun gaurkotasunaren inguruan komentatu behar digutena.
Sakondu

Lehen eskola eguna. ONGI ETORRI!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 8 iraila, 2022
Osteguna, irailak 8, lehen eskola eguna! Hemen ditugu jada ikasle guztiak, indarberriturik. Ongi etorri denoi! Ondoko bideotxoan, Lehen Hezkuntzako sarrera.
Sakondu

22/23 ikasturteko informazioa

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 12 uztaila, 2022
Hemen aurreratzen dizkizuegu “Urteko Programaketa 22/23” dokumentuak, webgunean ere eskuragarri: FAMILIA ETA IKASLEEN GUNEA – ARGITALPENAK- PROGRAMAKETA OROKORRA. Argitalpen honen paperezko alea irailean helaraziko dizuegu etxeetara, seme-alaben bidez. Ordainagiriari buruzko informazioa webguneko atal pribatuan duzue: Kooperatiba-Ordainagiria. UZTAILEKO ORDUTEGIAK: Idazkaritza Nagusia eta oinarrizko zerbitzuak: uztailaren 15era arte, 8:00-13:30 eta 14:30-16:30. Idazkaritza Nagusia eta oinarrizko zerbitzuak: uztailaren ...
Sakondu

Urpolo gaztetxoen mailako neskak, lehen aldiz Espainiako Txapelketan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 27 ekaina, 2022
Ah zein txapeldun taldea! Historian lehen aldiz Lauro Ikastolako talde batek bere diziplinako Espainiako Txapelketa batean hartu du parte: Urpolo gaztetxoen mailako neskek asteburu oso berezia igaro dute Malagan, estatuko talderik onenekin lehian. Jokalariak izan dira: Garazi Amutio Gascón, Arrate Aramburu Tato, Olatz Barrena Alzaga, Juen Bengoa Urretxaga, Ane Bikandi Alava, Amaia Gil Argatxa, Aiala ...
Sakondu

DBHko 4. mailako Plastika arloko lanak, Itsasmuseumean

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 23 ekaina, 2022
2021-2022 ikasturteko plastika4 taldeak Garapen Jasangarrirako Helburuei buruzko iritzia adierazten proiektua landu du azken bi hiruhilekoetan. GJHei buruzko irudiak materialak berrerabiliz egin dituzte plastika4 taldeko kideek: kartoiak, paperak, plastikoak, sokak, oihalak eta abar. Proiektuan, ekonomia zirkularraren kontzeptua eta Garapen Jasangarrirako 4. eta 12. Helburuak landu dira bereziki. Bilboko Itsasmuseumak Ingurumenaren Nazioarteko Eguna ospatzeko antolatutako erakusketan, plastika4 taldearen lanak ...
Sakondu

Batxiler DUAL programako titulatu berriei, zorionak!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 22 ekaina, 2022
Ikasturte honetan, hamaika dira Diploma Dualaren programa amaitu duten Batxiler 1 eta 2ko ikasleak: Ibon Alonso Usabiaga, Asis Bilbao Etxebarria, Irati Diaz de Mendibil Ruiz, Asier Diez-Alustiza Aramburu, Maialen Egia Llarena, Mario Etxebarria Sesar, Maialen Martinez de Arano Santisteban, Alain Sanchoyerto Orive, Arrate Villalonga López-Uribarri, Álvaro Villameriel García, eta Ainara Zuazua Roldan Lauro Ikastola 15/16 ikasturtean hasi ...
Sakondu

LauroLan praktika-programa pil-pilean ekainean

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 21 ekaina, 2022
Laur@Lan programa, Lauro Ikastolak aurten abian jarri duen Orientazio Akademiko eta Profesional Planeko proiektuetako bat da, zeinaren helburu nagusia ikasleak lan munduan hurbiltzea den. Gaur egun, gero eta garrantzi handiagoa du ikasleekin landutako ikasgai desberdinak praktikotasun puntu batetik lantzea eta ikasitakoa beraien etorkizunerako baliogarria izango dela erakustea. Bide honetatik, datorren urtean beraien etorkizuna baldintzatuko duen ...
Sakondu

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.