Berrien artxiboa

Batxilerreko bi ikasle Euskadiko Filosofia Olinpiadako finalean

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 28 martxoa, 2022
Aurreko egunetan iragarri genuenez, Batxilerreko hamar ikasle aurkeztu dira Euskadiko Filosofia Olinpiadara eta bi izan dira aukeratuak Finalean parte hartzeko: 2. mailako Joane Rodriguez eta 1. mailako Aiala Garabieta. zorionak! Datorren ostiralean, apirilak 1, Donostian izango den Finalera bertaratuko dira, Filosofiako Jone Ojea eta Iñigo Martinez irakasleak lagundurik, aurten jorratzen den gaiarekin: “Transhumanismoa: gizartearen hobekuntza ...
Sakondu

Mª Angeles Garai, Bizkaiko lehen andereñoa zendu da

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 24 martxoa, 2022
Martxoaren 24ean Mª Angeles Garai zendu da (1930-2022), Bizkaiko lehen andereñoa, Lauro Ikastola izango zenaren ikastetxekoa: 1957an Bilboko San Nikolas elizaren lokaletan ikastola martxan jarri zenean, lehen irakaslea eta bakarra. Lehen urte haiek horrela kontatzen zizkigun Lauron egindako elkarrizketa batean: Mª Angelesek Lauron dagoen Gernikako Arbolaren urtadarra landatzen lagundu zigun. Beti izango da gurekin. G.B.
Sakondu

Lauroko ikasleak ITP eta BEC-eko ekitaldian, Industria Erronka programaren amaieran

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 23 martxoa, 2022
Martxoaren 23an Industria Teknologia eta Marrazketa Teknikoko ikasleek Industria Erronkaren azken ekitaldian izan ziren, Ohiane Uriarte irakasleak lagundurik, FMEN eskutik datorren jardueran hain zuzen. Goizean ITP AERO bisitatu zuten Zamudioko Parke Teknologikoan eta hegazkinen motorearen parte desberdinak nola diseinatzen, fabrikatzen eta montatzen diren ikusi zuten. Ikasleek ingeniari desberdinekin tailerrak eta enpresako eraikin desberdinak ikusteko aukera ...
Sakondu

Elkarlana, STEAM eta sariak Bermeoko lasterketan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 21 martxoa, 2022
Martxoaren 20an, igandea, Kid’s kit car proiektuko ikasturteko GOBLIN kategoriako lehen lasterketan parte hartu dugu Bermeon. Lehen Hezkuntzako bi taldek, 5. eta 6. mailetako ikasleek osotuta, aurkeztu zituzten euren kotxe elektriko jasangarriak, Geldiezinak eta Formulauro. Eguraldiak lagundu zuen jardunaldi honetan, bereziki azpimarratzekoa izan zen ikasle eta euren familien parte-hartze eta laguntza: eskerrik asko denoi inplikazioagatik! ...
Sakondu

Batxilerrerako matrikula ofiziala, martxoaren 28tik apirilaren 8ra

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 18 martxoa, 2022
Batxilerrerako ikasle berrien matrikula egiteko: ON-LINE HEZKUNTZA ORRIALDEAN. Aurrez-aurrekoa, Ikastolako Batxilerreko idazkaritzan: 9:00etatik 15:00etara. Beharrezko dokumentuak: Ikasle eskatzailearen NAN. Gurasoen NAN. Familia-liburu osoaren fotokopia. Familia-errolda agiria. Informazio gehiago behar izanez gero, Batxiler proiektuko laburpena luzatzen dizuegu ondoko dokumentuan. Zehaztapenetarako edota hitzordu pertsonalizatua adosteko, deitu Ikastolara, 94-4538007, 212 luzapenera edo idatzi mezu bat rodriguezr@lauro.eus helbidera.
Sakondu

Hamar ikaslek Euskadiko IV Filosofia Olinpiadan hartuko dute parte

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 14 martxoa, 2022
Martxoaren 4ean entregatu zituzten gure ikasleek Filosofia Olinpiadan parte hartzeko idatzitako iruzkinak. Aurtengo edizioaren gaia da Transhumanismoa: gizateriaren hobekuntza edo amaiera? Martxoaren bukaeran izango dugu finalisten berri eta euren artean egonez gero, Donostian ospatuko den finalera egongo da.  Olinpiadak proposatutako galdera horren inguruan hausnartuz, aurten Lauroko hamar ikasleek hartu dute parte: lehen mailatik, Aiala Garabieta eta Imke ...
Sakondu

Egunero de M8!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 11 martxoa, 2022
Aste osoan zehar hainbat jarduera burutu dira etapa guztietan Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Gizarteak aurrera egin du eta egiten ari da berdintasunerantz, baina ohartarazi behar da atzera egitearen arriskua ere badagoela eta lan handia dugula oraindik egiteko, eta Ikastolan hezkidetzaren aldeko apostua egiten dugu. 2030 Agenda-ko webgunean, etapetan burututakoaren laburpena duzue: IKUS HEMEN
Sakondu

Lauro – Ukraina laguntza dela eta

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 10 martxoa, 2022
Martxoaren 9an amaitu da Ukrainako krisi humanitarioari aurre egiteko Ikastolan egin dugun material-bilketa. Gure eskola komunitate osoak, berriz ere, hain egoera berezi bati erantzunez erakutsi duten jarrera paregabea izan da. Bai ekarritako material kopuruak zein familia edota umeak etxean hartzeko prestatasunak erakusten dute gure ikasle, familia-bazkide eta pertsonalaren elkartasun maila eta talde-lana, gure instituzioaz gain ...
Sakondu

Asteburu oparoa STEAM proiektuentzako: FFL eta B24 lehiaketetan sariak

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 7 martxoa, 2022
Lehen Hezkuntza eta DBHko eskolaz kanpoko First Lego League taldeek Euskadiko lehiaketan parte hartu dute martxoaren 5ean, Deusto Unibertsitateko egoitzan. LH 6. mailako taldeari, kategoriako ikaslee gazteenei, Etorkizun Oparoko Gazteentzat Saria eman diete. Zorionak egindako lanagatik! Halaber, Batxiler 1. mailako “Ikerketa Lana” jakintzagaiko ikasleek Telekomunikazio Ingeniarien Elkargoan antolatutako “Telekos B24” erronkan parte hartu dute, Getxon ...
Sakondu

Nerea Ibarzabal, Bizkaiko Bertsolari Txapelduna, izan dugu Ikastolan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 2 martxoa, 2022
Martxoaren 2an Nerea Ibarzabal Salegi izan dugu Lauron Batxiler lehen mailako ikasleekin, KUKULUMENDI hitzaldi-saioen proiektuko aurtengo azken ekitaldian. Nerea, 2021eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako txapelduna, ia bi orduz jardun izan da ikasleekin Imke Lazaro, Mikel Iriondo eta Maia Onaindia aurkezle eta gidariek plazaratzen zizkioten gaien inguruan, eta bertsotan. Bertsoa nola sortu, munduan zeharreko ahozko beste tradizioak ...
Sakondu

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.