Berrien artxiboa

Eskola sukaldea, pil-pilean!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 29 urtarrila, 2021
Lehen Hezkuntzako Eskola-sukaldea topera dabil lanean azkenaldian jarduera ezberdinekin: baratzeko produktuak eta labeak izan dira protagonistak oraingoan. LHko 4. mailan entsalak egin dituzte, Barelikos arloan, eskola-baratzean batutako urazekin eta gela bakoitzeko ikasleek etxetik ekarritako osagaiekin. Lehen mailan, gelaka eta burbuiak errespetatuz, ogia egin dute, ohikoa den jarduera, baina aurtengo zailtasunak kontuan izanik, esfortzu berezia eskatu ...
Sakondu

Martxan dira INSPIRA saioak neskengan teknologia eta zientziarako bokazioak sustatzeko

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 28 urtarrila, 2021
Dagoeneko laugarren urtez, martxan ditugu INSPIRA proiektuko saioak Lehen Hezkuntzako 6. mailan. Neska zein mutilek hartzen dute parte, talde berezituetan, eta edukiak modu ezberdinez lantzen dituzte neskengan teknologia eta zientziarako bokazioa bultzatzeko asmoz, taldeko mentoring teknikari jarraituz. Inspira STEAM Deustuko Unibertsitateak sustatzen du, eta Innobasqueren lankidetza du Euskadin. Aurten euren eskutik datozen mentore-aholkulariak dira Amaia ...
Sakondu

Sari banaketak Lehen Hezkuntzan: “Gela berdea” eta Gabonetako marrazki lehiaketa

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 27 urtarrila, 2021
Abenduan, Olentzero egunean, Marrazki lehiaketa ospatu zen Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetan. Tutoreek gelaka eginiko lehen hautaketa baten ostean, Marrubi Taldeak, Euskara Planaren sustatzaileek, maila bakoitzeko 3 marrazkirik onenak aukeratu zituzten. Marrazki lehiaketa honetako sari banaketa Gabonetako Behekosoloko ekitaldian egiten ohi dugu, baina aurtengo egoera dela eta, ekitaldi xumeago bat burutu behar izan dugu: ...
Sakondu

Filosofia Olinpiada: Lauroko bost ikaslek hartu dute parte

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 26 urtarrila, 2021
Urtarrilean Filosofiako III Olinpiadak ospatu dira Euskadiko ikastetxeen artean. Aurtengo egoera dela-eta, online egin behar izan dituzte ikasleek haien iruzkinak, unibertsitatean elkartu beharrean. Olinpiadaren gaia “Askatasuna edo segurtasuna?” galderaren inguruko hausnarketa izan da eta Lauroko ondoko ikasleek ere parte hartu dute euren lanak aurkeztuz: Naroa Loroño, Helen Zarragoitia, Itziar Rodriguez, Leire Mancisidor eta Telmo Tudiri. ...
Sakondu

Aiala Garabieta, Antonio de Trueba literatura txapelketako irabazlea

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 18 urtarrila, 2021
Aiala Garabieta Oribe, 4.DBHko ikaslea, Alén eta Gurguxa kultur elkarteek deitzen duten “Antonio de Trueba” literatura txapelketako irabazlea izan da. Aurten, ipuin lehiaketa honen VII.edizioa egin da eta bera izan da euskera modalitateko txapeldun “Orain dela 6 urte” lanarekin. Zorionak Aiala!
Sakondu

Nahia Alkorta ikasleak marrazketa saria irabazi du

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 21 abendua, 2020
Nahia Alkorta Aguilar ikasleak, LH 3B gelakoak, ICLI Lankidetzarako Ingeniaritza elkarteak antolatu duen “III Concurso de Dibujo Infantil Solidario” saria irabazi du, 6-9 urtekoen kategorian. Zorionak! Lauro Ikastolak kolaborazio ezberdinak izaten ditu ICLI elkartearekin eta hainbat proiektutan parte hartu izan dugu.
Sakondu

Lehen Hezkuntzako zorionak

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 16 abendua, 2020
Aurtengo egoeragatik ezin izan ditugu ohiko ekitaldi eta agerraldi publikoak burutu, baina Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleak jo ta ke aritu izan dira Gabonetako zorionak familiei eta inguruko kolaboratzaileei ere helarazteko. Ziklo guztietan, apaingarri ugari, original eta koloretsuak prestatu dituzte, eta batzuek bideoak ere osotzera ausartu dira, denokin partekatu nahi dituztenak. ikusi eta disfrutatu! Lehen ...
Sakondu

Haur Hezkuntzako bideoa EiTB Maratoirako

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 15 abendua, 2020
Haur Hezkuntzako ikasle eta irakasleek ere parte hartu nahi izan dute eta bideo alai eta koloretsu hau grabatu dute EiTBko ekimenarekin bat egiteko. Ikusi eta disfrutatu!!! Parte hartu eta Maratoian ekarpen-ekonomikoa egin nahi izanez gero: IKUSI HEMEN
Sakondu

Nora Burgoa Abos ikasleak, 1. saria Bizkaidatz Txikia Lehiaketan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 15 abendua, 2020
Ikastolako NORA BURGOA ABOS ikasleak BIZKAIDATZ Txikia 2019-2020 haur eta gazteen VI. Literatura-Sariari  dagokionez, Haurren Mailako Euskara modalitateko 1. saria irabazi du. Norak aurreko ikasturtean aurkeztu zuen bere ipuina, Lehen Hezkuntzako 6. mailan zegoela, Izena badu, bada (Haitzaren erraietan) titulupena. Tamalez  oraingoan ezin izan da sariak banatzeko ekitaldi ofizialik antolatu, COVID-19ak sortutako osasun-egoera larriaren ondorioz. ...
Sakondu

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.