Berrien artxiboa

Esti Blanco-Elorrieta: “Elebitasunaren eragina gure burmuinean”

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 6 azaroa, 2020
Esti Blanco-Elorrieta ikerlaria Lauroko 30. belaunaldiko ikasle-ohia da. Urte honen hasieran, bere berri ere eman genizuen 2020ko Forbes-eko zientzia zerrendan sartu baitzuten 30 urte azpiko zientzielarien artean, burutu dituen eleaniztasunari buruzko azterketa neurozientifikoengatik. Oraingoan, “TED Ideas Worth Spreading”eko saio interesgarria helarazten dizuegu elebitasunaren inguruan egin dituen erreflexioen inguruan: Hizkuntza bat baino gehiago hitz egitea ona ...
Sakondu

Nora Irizarrek irabazi du DBH 1eko ipuin-lehiaketa

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 5 azaroa, 2020
Irakurketa bultzatzeko jardueren artean, DBH 1. mailan ipuin lehiaketa antolatu da, Bilboko parkean egon zen erakusketaren argazki batean oinarrituta, Cristina García Roderoren “Tierra de sueños”, hain zuzen. Irabazlea 1Bko Nora Irizar ikaslea izan da “Cómo conocí a mi mejor amiga” ipuinarekin. Zorionak!
Sakondu

Eskola Agenda 2030 proiektua

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 5 azaroa, 2020
Aurreko ikasturteetan Eskola Agenda 21 proiektuaren bitartez jasangarritasuna landu izan dugu ikastolan. Ikasturte honetatik aurrera proiektuaren izena aldatu da, Eskola Agenda 2030 izango delarik. Bertan, NBE-Nazio Batuen Erakundeak (ONUk) proposatutako iraunkortasunerako 17 helburuak oinarritzat hartuta, jasangarritasuna lantzen jarraituko dugu.  Esteka honetan iraunkortasunerako 17 helburuei buruzko informazio gehiago dago eskuragarri:  UNESCO ETXEA
Sakondu

Aurten ere Memoriaren Egunean parte hartuko dugu, ikasleen presentziarekin

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 3 azaroa, 2020
Gogora Institutuak 2020ko Memoriaren Egunaren ospakizuna sustatu du, “ATZERA BEGIRATU AURRERA JARRAITZEKO” lelopean. Lauro Ikastolak, azken urteotan, Memoriaren ahalmen pedagogikoa balioetsi eta bizikidetza adiskidetua eraikitzeko helburu duen programa honekin kolaboratu du, Ikastolan bertan biktimen hitzaldian burutuz. 2017ko ekitaldian Ikastolako 3 ikaslek parte hartu zuten: Joanes Atxa, Iraia Markaida eta Markel Gonzalez (ikus amaieran bideoa,euren parte ...
Sakondu

Jantoki berriko lanak, amaituta

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 23 urria, 2020
Jantoki nagusiko afora gutxitu eta ikasleen arteko segurtasun distantzia ahalik eta hoberen gordetzeko, osasun arduradunek adierazitako neurrien maximoak gaindituz, jantoki-espazio berria egokitu dugu, Batxiler eraikineko aterpean. Espazio hau aukeratu dugu, arduradun sanitarioek gomendatutakoaren arabera, hau da, jantoki nagusi eta sukaldetik hurbil dagoelako, bertaratuko diren ikasleen joan-etorriek ez dituztelako beste fluxu batzuk eragozten, instalazioa egoki garbitzeko ...
Sakondu

Familientzako Orientazio hitzaldiak formatu telematikoan hasi ditugu

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 14 urria, 2020
Urtero betetzen dugun Familientzako Orientazio Hitzaldi programa urrian hasi da Lehen Hezkuntzan. Covid-19ak eragindako egoera dela eta, saio hauek ezin dira presentzialak izan eta formatu telematikoan burutuko ditugu. Momentuz, Matematikaren ikasketaren ingurukoa 1. mailan, Google zerbitzuen inguruko guraso-tailerra 3. mailan eta KiVa eta Elkarbizitzaren ingurukoa, 1. mailan, burutu ditugu. Kontuan izan, urrian beste hiru ere ...
Sakondu

Matematiken inguruko hitzaldi telematikoa Lehen Hezkuntzan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 7 urria, 2020
Ikasturte hasierako gurasoen aurkezpen-hitzaldiak dagoeneko telematikoki egin ditugu aurten, ezin baititugu guraso taldeak batu Ikastolako instalazioetan, segurtasun eta higiene neurriak betez. Oraingoan, urriaren 6an, lehen hitzaldia formatu honetan burutu dugu, ohikoa den “Matematiken ikasketa” hitzaldia, Lehen Hezkuntzako lehen mailako gurasoentzat, Luis Pereda ikastolako kolaboratzailearen eskutik. Ikas-maila honetako 60 guraso batu ziren saiora eta lehen saiakera ...
Sakondu

Jakin-mina programaren agiriak hartu dituzte ikasleek

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 29 iraila, 2020
Jakiundek, Zientzia, Arte eta Letren Akademiak, JAKIN-MINA programa eskaintzen die DBH 4ko ikasleei euren garapen intelektuala eta pertsonala babesteko, itzal handiko hainbat adituen hitzaldi eta erakustaldietan parte hartuz disziplina anitzetan, gutxienez lautan, kasu batzuetan, ingelesez ere. Hitzaldiok, eskola orduetatik kanpo eta ostiralez izaten dira, eta ikasleak era boluntarioz bertaratzen dira. Aurreko ikasturtean, zortzi ikaslek hartu ...
Sakondu

Xabier Egaña pintore eta humanista, Eusko Ikaskuntzako Manuel Lekuona 2020 sarirako hautagaia

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 29 iraila, 2020
Xabier Egaña pintore eta humanista getxoztarrak (1943) hainbat lan burutu zituen Lauro Ikastolan 2000-2004 urte bitarteetan. Bere proiekzio artistiko, humanistiko, pedagogiko, kultural eta sozialagatik “ArtEgaña” kultur elkarteak bere hautagaitza aurkeztu du eta bat egitera animatzen zaituztegu. Hautagitza honetan Lauro Ikastolan egindako lanak ere aipatzen dira. EMAN BOTOA Eusko Ikaskuntza webgunean: KLIKATU HEMEN.Epea: irailaren 28tik urriaren ...
Sakondu

Udan, instalazioetan burututako lan eta egokiketak

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 17 iraila, 2020
Ikasturtero bezala, udako oporraldia baliatzen dugu Ikastolako instalazioetan lan eta egokiketak egiteko, aurten, bete behar izan ditugun segurtasun eta osasun neurriak baldintzaturik egon direnak. Lan nagusienak aipatzen dizkizuegu eta argazki batzuk erakutsi ere: Haur Hezkuntzako bigarren solairua egokitu, aurreko udako lanei jarraipena emanez, espazio zabalagoak eta balioanitzak lortzeko. Haur Hezkuntzako jolastokiko frontoia zabaldu, irisgarritasun eta ...
Sakondu

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.