Berrien artxiboa

Eskerrik asko denoi eta ondo pasa uda!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 17 uztaila, 2020
Liburu, baliabide eta materialen zirkularrak dagoeneko bidali ditugu. hala ere, kontuan izan dokumentu hauek webgunean ere badituzuela: FAMILIAK – IKASTURTEKO ZEHAZTASUNAK – LIBURUAK ETA TIK BALIABIDEAK. Hemen dituzue, baita ere, “Urteko Programaketa 20/21″ren dokumentuak, webgunean ere eskuragarri: FAMILIAK – ARGITALPENAK- PROGRAMAKETA OROKORRA. Aurten ezinezkoa izan zaigu dokumentuaren inprimaketa amaitzea. Hala ere, argitalpen hau ikasturte hasieran ...
Sakondu

DBHko argazki lehiaketako saridunak

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 24 ekaina, 2020
Itxialdi garaian argazki lehiaketa deitu zen DBHn eta sariak dagoeneko banatu dira: DANIELA MARTÍNEZ FERNÁNDEZ – Wainting for a better future. MADDI BILBAO BIDAURRAZAGA – Inor ez kalean. AIALA GARABIETA ORIBE – Berrogeialdia eguzkipean. Sariak, ELKAR liburudendarako opari txartelak izan dira. Zorionak irabazleei eta eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi. Argazkiak ikusteko, bisitatu Pinterest: HEMEN ...
Sakondu

LH 3. mailako Lauroko sei ikasle “Erronkan” ETBko programa berrian

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 23 ekaina, 2020
Ekainaren 15ean ETB 3-k saio berria estreinatu du, “ERRONKAN” deiturikoa, 6-10 urteko haur eta gaztetxoei zuzenduta, eta ikastetxe ezberdinek parte hartuko dute erronka ezberdinak burutuz. Lauro Ikastolak gonbidapena hartu du eta Lehen Hezkuntzako 6 ikaslek grabatutako bideoak programaren bosgarren saioan agertuko dira, hau da, ekainaren 29an, astelehena, 15:30ean. Programa hau ikustera eta bertan proposatzen diren ...
Sakondu

Lehen Hezkuntzako irakasleen agurra: datorren irailera arte!!!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 18 ekaina, 2020
Ekainak 18an azken eskola eguna da eta Lehen Hezkuntzako irakasleek agur esan nahi izan diete euren ikasle guztiei. Bideo hau, 3. eta 4. mailako irakasle guztiek grabatuta, Lehen Hezkuntzako familia osoaren agurra izan nahi du ikasle eta guraso guztientzat. Ikusi, gozatu eta merezitako uda ona izan dezazuela!!!
Sakondu

Batxiler bikaintasun agiria 26 ikasleentzat

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 17 ekaina, 2020
Ohiko deialdia amaituta, 19-20 ikasturte amaieran Batxilerreko espedientean 8,75etik gorako nota duten ikasleak 26 izan dira. Gaurko egunean, Zuzendari Pedagogikoak, Batxilerreko zuzendariak eta tutoreek agiri bat banatu diete lan ona eta esfortzua aitortu nahian. Ekitaldi txiki eta espontaneoa izan da, distantziak eta umore ona mantenduz. Era berean, topaketa honetan Ohorezko Matrikula lortu duten bost ikasleek ...
Sakondu

Irailaren 8an hasiko da ikasturtea

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 16 ekaina, 2020
Ekainaren 15eko Eskola Kontseiluaren batzarrean 20/21 ikasturteko eskola-egutegia onartu da, Eusko Jaurlaritzaren bestelako jarraibiderik jaso ezean. Ikasturteta irailaren 8an hasiko da etapa guztietan. eta azken egunak ekainaren 18an Haur eta Lehen Hezkuntzan, eta Bigarren Hezkuntzan ekainaren 21ean izango dira. Ikasturteko jai-egunak ondokoak izango dira: Urriak 12: El Pilar jai-eguna. Azaroak 1: Domu Santu jai-eguna. Abenduak ...
Sakondu

Udako kanpusak, egoera berrira egokitutako eskaintza: hizkuntzak indartu eta kirola

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 5 ekaina, 2020
COVID-19ak eragindako egoera dela eta, hurrengo faseetan udako jarduerak burutu ahal izango direla ikusirik, Behekosoloak eskaintzen dituen kanpusak eguneratu ditugu, hiru helburu nagusiekin: Datorren ikasturtearen hasierari begira, euskara eta ingelesa indartu. Kirola egitea. Neska-mutilen beharrizan emozionalei erantzutea: Ikastolara etortzen hasi, beste umeekin kontaktua, egoera berrira egokitu, etab. Segurtasun eta higiene neurriak definituta ditugu “Kontingentzia Plana”ren ...
Sakondu

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.