SASKIBALOI TXAPELKETA ETA TEKNIFIKAZIO IKASTAROA IGANDETAN

Irailaren 29 eta 30ean, larunbata eta igandea, Lauro Ikastola kiroldegian maila nazionalean dauden lau talde lehiatuko dira saskibaloiko txapelketa batean: Bera-Bera, Lagunak Lakita, La Paz Torrelavega eta Ausarta Barakaldo, azken hau txapelketako antolatzailea delarik, Behekosoloa Kiroldegiagaz batera.

Txapelketan parte hartuko duten hiru jokalarik, Estatu Batuetako bi eta Txileko bat, kolaborazio bat egingo dute Behekosoloarekin: igandeetan, urriaren 7tik aurrera, 12:00etatik 13:00etara, saskibaloia hobetzeko teknifikazioa eskeiniko digute. Saskibaloia lantzeaz gain, ingelesa lantzeko aukera izango duzue, saioetan erabiliko den hizkuntza horixe baita. Saioen prezioa, hiruhileroko, 135€.

Teknifikazioan Izena-emateko: bidali email bat izen-deiturekin info@behekosoloaxxi.com helbidera, urriaren 1a baino lehen.

Beraz, aipatutako txapelketa egunean, jokalari-entrenatzaile hauek ezagutzeko aukera izango duzue, partida amaieran kantxara jaitsi eta beraiekin egoteko. Horretaz gain, partiden atsedenaldietan sariak lortzeko aukera egongo da, eta beste gauza asko.

Animatu zaitezte eta etorri saskibaloitaz disfrutatzera!


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.