Urteurreneko ekitaldia Euskalduna jauregian

Abenduaren 3an ekitaldi berezi bat izango dugu Euskalduna jauregian, arratsaldeko 19:00etan, Ikastolako 50. urteurreneko ospakizunei amaiera emateko. Gaur egun Ikastolan seme-alabak eskolatuta dituzten familientzako egongo dira sarrerak salgai, azaroaren 16tik aurrera, arratsaldeko 17:00etan, eta kode bidez. Sarreren prezioak 6 €tik 18 € bitartekoak dira.

Ekitaldiaren programa, musika, antzerki, bideo eta abarrez osotua egongo da eta 90 minutuko iraupena izango du, gutxi gora-behera. Ikuskizuna ez dago gomendatua 6 urtetik beheragokoentzat.

Bertaratzen zaretenontzat ohar garrantzitsua: kontuan izan Euskalduna jauregian ezin direla argazki edota bideoak egin, eta horrelakoak ikasleen konzentrazioari kalte baino ez dietela egingo. Ekitaldi osoa grabatu egingo dugu.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.