Berrien artxiboa

Gurasoek ikasleen orientazio saioetan parte hartzen dute

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 11 abendua, 2019
Aurten ere antolatu ditugu gurasoen parte hartze aktiboa suposatzen duten Orientazio Saioak 2. Batxilerreko ikasleentzat: hamabi guraso gonbidatu ditugu, arlo ezberdinetako profesionalak izanik, euren ibilbide akademiko eta profesionala 2. Batxilerreko ikasleei azaltzeko, norberaren bizipenetatik alde baikor eta ezkorrak kontatuz, ikasleei gomendioak emateko. Gonbidatuak lau multzotan antolatu ditugu eta ikasleek euren lehentasunen arabera hitzaldia aukeratu dute: ...
Sakondu

Bi ikasle-ohiek ZTIAM aitorpenak lortzen dituzte euren ibilbide profesionaletan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 10 abendua, 2019
Esti Blanco Elorrieta, 30. belaunaldiko Lauroko ikasle-ohia, 2020ko Forbes-eko zientzia zerrendan sartu dute, 30 urte azpiko zientzielarien artean, eleaniztasunari buruzko azterketa neurozientifikoengatik. IKUS FORBES ZERRENDA. Itxaso Arizak, Lauro Ikastolako 22. promozioko ikasle-ohiak, Bretainia Handiko Royal Aeronautical Society-k ematen duen Sir Ralph Robin domina lortu du ingenieritzako lidergoari. Egun, Rolls-Royceko Trent B & C motoreetako Ingeniari ...
Sakondu

Xabier Egaña artistaren bisita Laurora, bere artelanak ikustera

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 9 abendua, 2019
Abenduaren 9an Xabier Egaña (Getxo, 1943) artista bertaratu zaigu Lauron burutu zituen artelanak bisitatzera, bereziki, igerilekuko hormairudia eta Batxiler eraikineko Paraninfokoa, bereziki. 2000 eta 2004 urte bitartean, Xabierrek beste lan batzuk ere burutu zituen Ikastolan: hala nola, Batxiler eraikineko sarreran dagoen egurrezkoa, Agorako margo abstraktoa, beste hormairudi bat Haur Hezkuntzako sarreran, jolastoki eta eraikinetako sarreretako ...
Sakondu

Koadro bat lapurtu dute! Hasi dira lehen ikerketak

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 4 abendua, 2019
Batxilerreko ikasleen lehen ikerketak hasi dira Forensic Science proiektuaren barruan Ikastolan izan den koadro baten lapurketa argitzeko: Paraninfoan zegoen margolana desagartu da eta aztarnak bilatzen eta aztertzen hasi dira. Azaroan Ertzaintzaren Polizia Zientifikoaren bulegoetara bisita egin zuten ikerketa metodologiak ezagutzeko eta orain praktikan jarri behar dute. Batxilerreko Paraninfoan ilea, odola eta bestelako aztarnak hartuta, lehenbailehen ...
Sakondu

Lauro Ikastolako ikasle eta irakasleak EITB MARATOIAREKIN bat eginez, haurren minbiziaren inguruko ekimenean

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 3 abendua, 2019
Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako ikasleek bideoa grabatu zuten, aurtengo EiTB Maratoiaren ekimenean parte hartuz. Gogotsu eta emozioz parte hartu zuten ikasle eta irakasleek haurren minbiziaren inguruan ikertzeko dirua lortzeko sortu den kanpainian, gaixotasun hau ere ikusgai eginez eta haurrekin solidaritatean. Haur Hezkuntzan bertsio propioa egin dute, irakasleen ahotsez eta ikasle guztien laguntzaz, hori ...
Sakondu

Sasoian 6. zenbakia kalean da

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 2 abendua, 2019
Sasoian Ikastolako aldizkariak kalean du bere seigarren zenbakia, 18-19 ikasturtea laburbiltzen duena, hain zuzen. Egunotan familiei helaraziko diegu seme-alaben bitartez, baina dagoeneko ikusgai duzue webgunean ere: KLIKATU HEMEN
Sakondu

Kalakao lagunen artean ekimena DBHn: Haria ez dadila eten

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 29 azaroa, 2019
Euskara planaren barruan, Kalakariko ikasleekin batera proiektu berri bati ekingo diogu: Kalakao lagunen artean – Haria ez dadila eten.  Hilean behin, euskara, euskal kultura eta gaztetxoekin harremana du(t)en gonbidaturen bat ekarriko dugu ikastolara, solasaldian eta jolasean, bazkalondo goxoan euskarari buruz eta euskal kulturari buruz hausnartzeko eta ondo pasatzeko. Hizkuntza ohiturak aldatze bidean, proiektua gazteen arteko transmisioan ...
Sakondu

Ertzaintzaren Polizia Zientifikoaren bulegoetara bisita, Forensic Science proiektuaren barne

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 28 azaroa, 2019
Azaroaren 22n, ostirala, lehen Batxilerreko 20 ikasle Ertzaintzaren Polizia Zientifikoaren bulegoetara bisita egin zuten, Josune eta Esther irakasleak lagundurik, Forensic Science proiektuaren barne. Bisitak polizia zientifikoaren lana hurbil-hurbiletik ikusi eta ikasteko balio izan zien. Bertan arlo desberdinetako laborategiak bisitatu ahal izan zituzten, eta ertzantzaren lana delitu desberdinetan nola burutzen den aztertzea ahalbidetu zien. Forensic Science ...
Sakondu

Plastikorik ez, irteeretako pik-nik bazkarietan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 27 azaroa, 2019
Lauroko ikasleek egun osoko irteera didaktikoak dituztenean, sukaldean egun horretarako bazkaria prestatzen zaie. Plastikozko estalki eta poltsak erabili izan dira orain arte, ogitartekoa eta pik-nikeko bestelako jakiak gordetzeko. Jasangarritasunarekin dugun konpromisoari erantzunez eta sortzen diren plastikozko hondakinak murriztu nahian, oraindik aurrera bilgarri horiek kendu ditugu: ogitartekoa, gazta eta irasagarra paperezko poltsetan ematen dira eta sagarrak, ...
Sakondu

Gabon oporretako kanpusak

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 26 azaroa, 2019
Abenduaren 26 eta 27an eta urtarrilaren 2 eta 3an, 3-7 urte bitarteko neska-mutilentzat kanpusak burutuko ditugu. SAKATU OPORRETAKO KANPUS atalean, eta bertan duzue eskaintza. Dokumentu horretan azaltzen denez, Lauroko bazkideek Alexia bidez egin behar dute izen-emtea; eta Lauroko bazkide ez direnek, atal horretan bertan topatuko duzuen izen-emate orriarekin. Epea izena emateko: abenduak 13, ostirala.
Sakondu

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.