Bisitak antolatzen ditugu DBHko proiektua ezagutzeko

Ate irekietako jardunaldiak antolatzen ditugu DBH eta Batxiler etapak ezagutzeko, zeinetara ikaslearekin batera etor zaitezketen. Otsaila inguruan izango den matrikulari begira, DBHrako bisita bat antolatu dugu abenduaren 17rako (2024-12-17), 16:00etan. Etorri nahi baduzu, sar zaitez ondoko estekan, bete formularioa eta kontaktuan jarriko gara: KLIKATU HEMEN.

BEHEKOSOLOA KIROLDEGIKO KAFETEGIKO ALOKAIRUA

Behekosoloa Kiroldegiak kafetegia alokairuan jartzen du, Loiuko Goitiko Antsobiaga kalean (instalazioak Lauro Ikastolan daude, 1.900tik gora ikasle eta 1.230 bazkide dituena). Lokalak ondoko ezaugarriak ditu. Proposamenak aurkezteko azken eguna, urtarrilak 19a izango da. Bidali eskaintza ondoko helbidera: behekosoloaxxi@lauro.eus. Ondokoak dira proposamenak aurkezteko baldintzak:

Orientabide profesionala: gurasoen parte-hartzea

Abenduaren 5ean Ikastolako guraso boluntarioak Batxiler 2. mailako ikasleekin izan dira euren ikasketa eta bereziki ibilbide profesionalak azaltzen. Aurtengo Batxilerreko Orientabide Planean parte hartu izan duten gursoak dira: Eskerrik asko!!!

EiTB Maratoia: Haur Hezkuntzaren parte hartzea

Urtero bezala, EiTB Maratoian parte hartuko dugu eta hemen aurkezten dizuegu Haur Hezkuntzan grabatutako bideoa “Eskutitza” abestiaren bertsioa eginez. Abenduaren 12an izango da elkartasun jardunaldi handia eta edizio honetan gaixotasun kardiobaskularretan jarri du arreta EITB Maratoiak, Entzun bihotzari lelopean eta “Hemendik At” taldearen Eskutitza abestiak lagunduta. Disfrutatu bideoaren ikustaldiarekin eta dohaintzarik egin nahi izatekotan hemen ...

Gure Abesbatza, Fair Saturday ekimenaren irekiera ekitaldian

Azaroaren 29an izan zen Bilbao Arenan Fair Saturday Event ekitaldia, Ei! Bilbao, FS ekimenari hasiera ematen diona, alegia. Aurreko bi urteetan bezala, Lehen Hezkuntzako Abesbatzak parte hartu zuen, Arhats Rekondok zuzendua, ekitaldi bikainean euren hare-alea jarriz. Zorionak egindako lanagatik!

Ziberbizitza, ziberbizikidetza: Internet eta HIKT erabilera seguru eta arduratsuaren alde

DBH 1. eta 2. mailako gurasoek orientabide hitzaldia izan zuten azaroaren 26an, Igor Gaminde Garridoren eskutik, hogei bat guraso bertaratu zirelarik. Gaiak izan ziren: zibersegurtasuna, pribatasun eta identitate digitala, bideo-jokoak eta sare-sozialak, noiz erosi baliabide eta gailu teknologikoak, arautegi legala edota penala baliabide teknologiko eta digitalen erabilera desegokien inguruan, zein da beharrezkoa dugun erabilera hezkuntzazko ...

Azaroak 25, Emakumeen kontrako Indarkeria Desagertarazteko Nazioarteko Eguna

Azaroaren 25ean, Emakumeen kontrako Indarkeria Desagertarazteko Nazioarteko Eguna aldarrikatzeko, hainbat jarduera burutuko dira Ikastolan, egunean zehar, etapa guztietan. DBHko geletan proiektatuko den bideoa aurreratzen dizuegu:

“Hezi eta Bizi” topaketak, Haur Hezkuntzako familien orientabide hitzaldiak

Azaroaren 23an, larunbatarekin, “Hezi eta Bizi” topaketen lehen edizioa buru genuen, arrakasta handiarekin. Familientzako antolatzen ditugun orientabide hitzaldiek garrantzia handia dute gurasoen eta Ikastolaren arteko lankidetza eta komunikazio giroa sortzeko, horrek eragin nabarmena izango baitu haurren garapen integralean. Ikasturtean zehar egiten ditugun hitzaldiak astean zehar, eta arratsaldez, izaten ohi dira, baina formato ezberdinak probatu nahaian ...

Musikarien eguna gogoz ospatu dute DBHn eta Lehen Hezkuntzan

DBH 1. eta 2. mailako ikasleek eta Lehen Hezkuntzako 6. mailakoek emanaldi ederrak eskaini dizkiete euren ikaskideei Musikarien Eguna ospatzeko. Zorionak denoi egindako lanagatik!

“Informazioa aztertu eta interpretatzen dugunean, orduan bihurtzen da ezagutza”, Juan Ignacio Perez Iglesias

Azaroaren 21ean Juan Ignacio Perez Iglesias zientzialari, dibulgatzaile eta idazlea, eta egungo Eusko Jaurlaritzan Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburua izan dugu 2. Batxilerreko ikasleekin KUKULUMENDI – Pertsonen talentua garatuz hitzaldi zikloan, “Ezagutzaren mugak (edo ezagutzaren behinbehinekotasunez)” titulupean. Ane Iriondo Diaz eta Ander Iturri Madariaga ikasleek aurkeztu eta gidatu duten hitzaldian, Juan Ignaciok ezagutzaren amaigabetasunari buruz ...

“Interneteko arriskuak” hitzaldia, Ertzaintzaren eskutik

Azaroaren 18an, astelehena, DBH1.mailako ikasleek interneten arriskuak eta horren inguruko prebentzio gakoak landu zituzten Ertzaintzak emandako hitzaldiaren bitartez. Hitzaldiak bi atal nagusi izan zituen: alde batetik, chat ezberdinekin eta sare sozialekin lotutako arriskuak aztertzea; eta bestetik, haien erabilerarekin lotutako arazo eta delituak ezagutzea. Ertzaintzako espezialistak aplikazio ezberdinetan egin daitekeena eta ezin dena egin azaldu zuen, ...

Natura eta ingurumenaren zaintza: Basajaunen mezua hartu dute 4 urteko ikasleek

Gure lau urteko gelako ikasleek Basajaunen gutuna jaso dute: Basajaun oso arduratuta dago gure inguruko basoetan egunero aurkitzen duen zaborrarekin. Bai gure baso zein ingurumena ez zaintzeak izan ditzakeen ondorio larriez ohartarazi nahi ditu Basajaunek. Gela guztietako ikasleak, irakasleak lagundurik, Haur Hezkuntzako eraikinaren ingurutik abiatu dira egoera zein den ikusi eta aztertzeko. Natura eta ingurumenaren ...


Iniciativa Steam EkimenaErronka Garbia

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.