Behekosolokoak hiruhileko urtebetetzeak antolatuko ditu 3. mailako ikasleentzat ere.
Ospakizuna izan eta egun batzuk lehenago, deialdiko orria hartuko duzue seme-alaben bitartez.
Ezarritako prozedurari jarraituz, arduradun batek ikasleak hartuko ditu klase irteeran, eta ospakizunaren espaziora bideratuko ditu. Seme-alabak 18:30ean hartu ahal izango dituzue Lehen Hezkuntzako jolastoki eztalian (koloretako zutoinak).
Prezioa: 13,25 € parte-hartzaileko, eta barne daude elikadura osasuntsu baten arabera definitutako menua, jolasak, tailerrak, etab. Kopuru hau Lauro Ikastolak duen kontu-korrontean kobratuko da.
Izena emateko prozedura
- Urtebetetze ospakizuna baino egun batzuk lehenago, inprimaki bat banatuko da gelan.
- Asistentzia konfirmatzeko bidali email bat ikaslearen izen-deiturak eta gela adieraziz zerbitzuak@behekosoloaxxi.com helbidera.
- Epea: urtebetetze ospakizunaren aurreko azken klase-eguna, 13:00ak baino lehen.
- Erantzun mezu bat hartuko duzu konfirmazio gisa. Ez bada horrela, umea ez dago Urtebetetzean inskribaturik.
- Ez da bestelako prozedurarik onartuko edo epez kanpo egitea.
Lehen Hezkuntzako 3. mailako egutegia 21/22:
TALDEA | 1. hiruhilekoa | 2. hiruhilekoa | 3. hiruhilekoa |
LH 3A | Azaroak 5 | Urtarrilak 20 | Apirilak 26 |
LH 3B | Azaroak 12 | Urtarrilak 24 | Ekainak 15 |
LH 3C | Azaroak 19 | Urtarrilak 25 | Ekainak 16 |
LH 3D | Azaroak 26 | Urtarrilak 26 | Apirilak 27 |
LH 3E | Abenduak 3 | Urtarrilak 27 | Apirilak 28 |