Arduradun berria Behekosoloa Kiroldegian

Behekosoloan arduradun berria izango da orain arteko zerbitzu guztien kudeaketarekin jarraitzeko.

Formazioz Lehen Hezkuntzako irakaslea, Mikel Palomero, kirol-jardueren koordinazio, kudeaketa eta sustapenean aritu izan da 2011tik. Azken urtea Zelanda Berrian eman izan du, Christchurch-eko college batean entrenatzaile eta jokalari izanik, bere prestakuntza International High Performance Unit-ean osotu duen bitartean. 17/18 denboraldian, aurrelarien entrenatzaile izan zen Euskadiko Selekzioan. Errugbi jokalari eta entrenatzailea da lehen eta bigarren mailetan: Universitario Bilbao Rugby-eko azpi-entrenatzailea izan da, bai eta Nerbioi Rugby Elkarte eta Irish Rugby Institute-ean ere. Universitario Bilbao Rugby-n bestelako ardurak ere izan ditu, hala nola, errugbiko sustapenaren eta babesleen arduraduna.

Berarekin batera, Behekosolo koordinatzaileak dira:

  • Unai Beldarrain, urpolo, eskupilota, atletismo, boleibol, eskubaloioa, errugbia, igeriketa, hockey, multikirola eta xake sailetan, 2010etik. Saskibaloiko jokalaria eta entrenatzailea Junior eta Senior taldetan. 8 urtez saski epailea ere izan da. Bilbao Basketeko entrenatzailea izan da udako kanpusetan.
  • Borja Gómez, futbol sailean, 2004tik. Futbol entrenatzaile nazionaleko titulua du eta Derio Ohorezko mailako taldeko entrenatzailea da. Bizkaiko nesken futbola bultzatzeko proiektuaren koordinatzailea da gaur egun, eta Gaztetxo, Kadete eta Senior Bizkaiko Selekzioen entrenatzailea.
  • Paul Urbano, saskibloiko sailean, 2013tik. Saskiko jokalaria eta goi-mailako entrenatzailea izan da Senior, Kadete eta Junior taldetan. Epailea izan da 15 urtetan Espainiako Federazioan, bai nesken zein mutilen ligetan.

Talde hau indartzeko, Paul Arrieta gehituko da, bai kiroletan zein Behekosoloko hirugarreneko zerbitzuetan kudeaketan aritzeko. Paul, Lauroko ikasle ohia, IVEF ikasketak egin ditu eta ikastolan entrenatzaile izandakoa da.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.