Aste Santuko kanpusetako eskaintza

Apirilaren 6tik 17ra, Behekosoloak kanpusak antolatuko ditu, bi txanda ezberdinetan, 3-13 urte bitarteko neska-mutilentzat, adin bakoitzerako eskaintza ezberdina izanik: “Jolasten ikasi”, “Multiekintza” eta “Futbol hobekuntza”.

Eskaintza honi, aurten, Bilbao Basketa – Seguros Bilbao saskibaloiko kanpusa gehitzen zaio, Bilbao basketek bere kanpusa Ikastolako instalazioetan egingo baitu, 6-18 urte bitarteko neska-mutilentzat.

SAKATU OPORRETAKO KANPUS atalean, eta bertan duzue informazio-orria.

Izena-emateko:

  • Lauroko kanpusetan, bazkideek Alexia bidez egin behar dute; eta Lauroko bazkide ez direnek, atal horretan bertan topatuko duzuen izen-emate orriarekin.
  • Bilabo Basket – Seguros Bilbao: www.bilbaobasket.biz webgunean.

Izen-emateko epea: azken eguna, martxoak 13, ostirala.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.