LH 1. eta 2. mailetako urtebetetzeak

DSC03920Behekosolokoak hiruhileko urtebetetzeak antolatzen ditu hilabete horietan urteak bete dituzten ikasleen ospakizuna egiteko.

Ezarritako prozedurari jarraituz, arduradun batek ikasleak hartuko ditu klase irteeran, eta jaia ospatuko den tokira bideratuko ditu.

Jaialdiaren ostean, seme-alabak 18:30tan hartu ahal izango dituzue Lehen Hezkuntzako jolastoki eztalian (koloreetako zutoinak).

Gogoan izan mesedez, ezin direla ikasleen argazkiak atera urtebetetze bitartean Ikastolako instalazioetan daudenean.

Prezioa: 13,25 € parte-hartzaileko, eta barne daude elikadura osasuntsu baten arabera definitutako menua, jolasak, etab. Kopuru hau Lauro Ikastolak duen kontu-korrontean kobratuko da.

Prozedura

  • Urtebetetze ospakizuna baino egun batzuk lehenago, inprimaki bat banatuko da gelan zehaztasunak adieraziz. Izena emateko, idatzi mezu bat ikaslearen izen-deiturak eta gela adieraziz. Helbidea: zerbitzuak@behekosoloaxxi.com. Epea: urtebetetze eguna baino egun bat lehenago, 13:00ak baino lehen. Ospakizuna astelehenean bada, aurreko ostirala, 13:00etan.
  • Erantzun mezu bat hartuko duzu konfirmazio gisa. Ez bada horrela, umea ez dago Urtebetetzean inskribaturik.
  • Ez da izen-emateko beste prozedurarik onartuko edota epez kanpo egitea.
  • Jakinarazi autobuseko zaintzaileari egun horretan ikaslea Ikastolan geratuko dela arratsaldez eta ez duela busa hartuko.
  • Ez da salbuespenik onartuko eraketa egoki baterako, zaintzaile eta arduradunen arteko txarto ulertzeak ekiditeko, edo bus zerbitzuarekin, etab.

Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako egutegia 21/22:

GELA 1. hiruhilekoa 2. hiruhilekoa 3. hiruhilekoa
LH 1A Azaroak 16    
LH 1B Azaroak 15    
LH 1C Azaroak 29    
LH 1D Abenduak 10    
LH 1E Abenduak 20    
LF 1F Abenduak 22    
LH 2A Azaroak 8    
LH 2B Azaroak 22    
LH 2C Abenduak 9    
LH 2D Abenduak 13    
LH 2E Abenduak 21    
LH 2F Abenduak 23    
www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.