LH 3. mailako urtebetetzeak

Behekosolokoak hiruhileko urtebetetzeak antolatuko ditu 3. mailako ikasleentzat ere.

Ospakizuna izan eta egun batzuk lehenago, deialdiko orria hartuko duzue seme-alaben bitartez.

Ezarritako prozedurari jarraituz, arduradun batek ikasleak hartuko ditu klase irteeran, eta ospakizunaren espaziora bideratuko ditu. Seme-alabak 18:30ean hartu ahal izango dituzue Lehen Hezkuntzako jolastoki eztalian (koloretako zutoinak).

Prezioa: 13,25 € parte-hartzaileko, eta barne daude elikadura osasuntsu baten arabera definitutako menua, jolasak, tailerrak, etab. Kopuru hau Lauro Ikastolak duen kontu-korrontean kobratuko da.

Izena emateko prozedura

  • Urtebetetze ospakizuna baino egun batzuk lehenago, inprimaki bat banatuko da gelan.
  • Asistentzia konfirmatzeko bidali email bat ikaslearen izen-deiturak eta gela adieraziz zerbitzuak@behekosoloaxxi.com helbidera.
  • Epea: urtebetetze ospakizunaren aurreko azken klase-eguna, 13:00ak baino lehen.
  • Erantzun mezu bat hartuko duzu konfirmazio gisa. Ez bada horrela, umea ez dago Urtebetetzean inskribaturik.
  • Ez da bestelako prozedurarik onartuko edo epez kanpo egitea.

Lehen Hezkuntzako 3. mailako egutegia 21/22:

TALDEA        1. hiruhilekoa              2. hiruhilekoa                    3. hiruhilekoa                   
LH 3A Azaroak 5 Urtarrilak 20 Apirilak 26
LH 3B Azaroak 12 Urtarrilak 24 Ekainak 15
LH 3C Azaroak 19 Urtarrilak 25 Ekainak 16
LH 3D Azaroak 26 Urtarrilak 26 Apirilak 27
LH 3E Abenduak 3 Urtarrilak 27 Apirilak 28
www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.