Behekosoloko Kirol eskaintza 22-23: izen-ematea, uztailaren 8tik irailaren 11ra
Prest dago 22/23rako ikastaroen eskaintza Lauroko bazkide zein bazkide ez direnentzako. Atal honen amaieran inprimaki osoa duzue eskuragarri.
Izen-emate epea zabalik dago uztailaren 8tik irailaren 11ra arte. Gainontzeko epeak dira:
- Behin-behineko zerrendak, itxaron zerrendak eta bigarren aukerak: irailak 21.
- Erreklamazio epea: irailak 21-22.
- Behin-betiko zerrendak eta plaza libreak: irailak 23.
- Ikastaro hasiera: urriak 1.
Izen-emate prozedura:
- Lauroko bazkidea bazara, izen-ematea ALEXIAn egin behar duzu, “Eskolaz kanpokoak” atalean, 22/23 ikasturtea aukeratuz.
- Bazkide ez bazara, izen emate orria bete eta bidali zerbitzuak@behekosoloaxxi.com helbidera: KLIKATU HEMEN.
Kontuan izan izen-ematea urte osorako dela, baina hiruhileko bakoitzean baja emateko aukera izango duzuela, jakinaraziko diren epeetan.
Ikastarotako informazioa, urte osoan ikusgai esteka honetan: KLIKATU HEMEN.