Osasun-Autokontrolerako APPCC sistemaren ezarketa Sukalde-Jantoki zerbitzuan
2007-2008 ikasturtean, Lauro Ikastolak APPCC (Arriskuen eta Kontrol Larriuneen Analisia) sistemaren diseinua eta ezarketa hasi zuen enpresa aditu baten laguntzaz, ikastetxearen sukaldeetan egiten diren bazkarien osasun-segurtasuna bermatzeko.
Sistema honen barne daude:
- Menuak egiteko burutzen diren prozesuen osasun-kontrola deskribatu.
- Laguntza Planak egin: Garbiketa eta Desinfektatzea, Manipulazio Praktika egokiak, langile manipulatzaileen prestakuntza, Trazabilitate Kontrola, eta abar.
- Sistemaren egiaztatzea aldizkako azterketa mikrobiologikoen bidez: azken produktuetan, lehengaietan eta lan-gainazaletan.
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailan entregatutako Autokontrolerako APPCC Dokumentua jarraituz, sukaldeko langileak sistema ezartzen hasi dira, zaintza eta erregistro sistemaren bidez.
Zaintza sistemaren zati dira, esate baterako: hotzgailu eta mahai-beroen tenperaturak aztertzea, produktuen amaierako tenperaturak, merkantziak hartzeko prozesuen kontrola, garbiketa eta desinfektatze kontrola, eta abar. Azterketa hauek hilero burutzen ditu enpresa kolaboratzailearen tekniko batek.
Autokontrol txostenak
-
Autokontrola 23-24.pdf
343 KB
128 downloads
- Jaitsi / Descargar
-
Autokontrola 1. Hiruhilekoa 2024-2025.pdf
264 KB
167 downloads
- Jaitsi / Descargar
-
Autokontrola 2. Hiruhilekoa 2024-2025.pdf
324 KB
141 downloads
- Jaitsi / Descargar
Kontrol Analitikoko Txostenak ikus ditzakezue. Txostenen helburua da ikasturtean egindako kontrol analitikoen emaitzen deskribapena eta azterketa egitea, azken ondorioak atera ahal izateko eta APPCC sistemaren ezartzearen atsegin-maila ebaluatzeko.


