Kirol ikastaro eta zerbitzuak Behekosoloan, 21-22
Prest dago 21/22rako ikastaroen eskaintza Lauroko bazkide zein bazkide ez direnentzako. Atal honen amaieran inprimakiaren PDFa jartzen dizuegu.
Izen-emate epea zabalik dago uztailaren 16tik irailaren 12ra arte. Gainontzeko epeak dira:
- Behin-behineko zerrendak, itxaron zerrendak eta bigarren aukerak: irailak 21.
- Erreklamazio epea: irailak 22-23.
- Behin-betiko zerrendak eta plaza libreak: irailak 24.
- Ikastaro hasiera: urtarrilak 4.
Izen-emate prozedura:
- Lauroko bazkidea bazara, izen-ematea ALEXIAn egin behar duzu, “Eskolaz kanpokoak” atalean, 21/22 ikasturtea aukeratuz.
- Bazkide ez bazara, izen emate orria bete eta bidali zerbitzuak@behekosoloaxxi.com helbidera:
Kontuan izan izen-ematea urte osorako dela, baina hiruhileko bakoitzean baja emateko aukera izango duzuela, jakinaraziko diren epeetan.
Ikastarotako egutegia ikusgai dago ESTEKA HONETAN.