Martin Santana, arduradun berria Behekosoloa Kiroldegian

Martin Santana dugu Behekosoloan arduradun berria orain arteko zerbitzu guztien kudeaketarekin jarraitzeko. Saskibaloi entrenatzailea izan da Lauro Ikastolan zazpi urtez eta Behekosoloko arduradunen kolaboratzailea, eta beraz, hurbiletik ezagutzen ditu Eskola Kirola Plana zein Behekosoloko bestelako zerbitzuak.

Saskibaloi-entrenatzaile titulatua 16 urtetatik, formazio-kategoria guztietatik igaro da. Egunerokotasunetik kanpo, saskibaloiko emakumezkoen Bizkaiko Selekzioaren talde teknikoko kide izan da, eta, besteak beste, Sito Alonsoren eta Bilbao Basketen udako kanpusetan parte hartu du.

Formazioz, kazetaria eta komunikazio-estrategien arduraduna da, eta beti egon da kirolaren munduan murgildurik bai bizitza profesional zein pertsonalean ere. Toronton kirol-kazetari gisa urtebete eman ondoren, feminismoa eta LGTBI aktibismoa bezalako gai sozialak jorratuz, 2020an Bilbon kokatu zen berriro erronka berrien bila.

Bere e-mail helbidea da behekosoloaxxi@lauro.eus.

Berarekin batera, Behekosolo koordinatzaileak dira:

  • Unai Beldarrain, urpolo, eskupilota, atletismo, boleibol, eskubaloi, errugbia, igeriketa, hockey, multikirola eta xake sailetan, 2010etik. Saskibaloiko jokalaria eta entrenatzailea Junior eta Senior taldetan. 10 urtez saski epailea ere izan da. Bilbao Basketeko entrenatzailea izan da udako kanpusetan.
  • Borja Gómez, futbol sailean, 2004tik. Futbol entrenatzaile nazionaleko titulua du eta Derio Ohorezko mailako taldeko entrenatzailea da. Bizkaiko nesken futbola bultzatzeko proiektuaren koordinatzailea da gaur egun, eta Gaztetxo, Kadete eta Senior Bizkaiko Selekzioen entrenatzailea.
  • Paul Urbano, saskibaloiko sailean, 2013tik. Saskiko jokalaria eta goi-mailako entrenatzailea izan da Senior, Kadete eta Junior taldetan. Epailea izan da 17 urtetan Espainiako Federazioan, bai nesken zein mutilen ligetan. Irratian agertzen da saskibaloi eta kirol aditu moduan.

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.