Matrikula ofiziala egiteko epe eta prozedurak: Haur eta Lehen Hezkuntza, eta DBH
Eusko Jaurlaritzak matrikula ofiziala egiteko epeak eta prozedurak zehaztu ditu:
HEZKUNTZAKO ORRIALDEAN ON-LINE MATRIKULA: lehenestutako aukera
Urtarrilaren 18tik 29ra, 24:00ak arte.

IKASTOLAN BERTARATUTA EGINIKO MATRIKULARAKO: Idazkaritza Nagusian, Batxilerreko eraikinean:
Urtarrilaren 18tik 22ra: 8:00etatik 14:30era eta 15:30etatik 17:00etara.
Urtarrilaren 25etik 29ra, 8:00etatik 15:00etara.
Ekarri beharrekoak:
- Familiaren errolda agiria.
- Familia liburuaren fotokopiak (partaide guztien orrialdeak).
- Gurasoen NAN fotokopiak.
- Eskaera-orri ofiziala (Ikastolan bertan).
IKASTOLA EZAGUTU NAHI DUZU?
Osasun egoerak eraginda, guraso talde txikientzako Ikastolako bisitaldiak antolatzen ditugu, Haur Hezkuntzako proiektua azaltzeko, 3 urteko matrikulari dagokionez; bai eta Ikastolako Proiektu osoa aurkezteko ere, DBHko matrikulan interesatuta egonez gero.
Deitu Ikastolara (944710444), edo idatzi rodriguezr@lauro.eus helbidera (matrikula saila).