Berrien artxiboa

Lauroko bi talde izan dira 15. First Lego League Euskadi topaketan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 4 martxoa, 2024
Innobasquek, Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Deustuko Unibertsitatearekin, EHU/UPV eta Mondragon Unibertsitatearekin batera, FIRST LEGO League Euskadiren beste edizio bat antolatu du, martxoaren 2an ospatu dena. Lauro Ikastolako bi taldek hartu dute parte: DBH 3 eta 4.mailako ikasleez osotutakoa; eta Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikas-taldeak osotutakoa. Lehen Hezkuntzako taldeak Bilboko Udalaren saria jaso zuen, “Etorkizun oparoko gazteentzat” ...
Sakondu

Hiru finalista Filosofia Olinpiadarako

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 1 martxoa, 2024
Aurten, Batxiler lehen eta bigarren mailetako zazpi ikaslek aurkeztu dituzte euren lanak Euskadiko Filosofia Olinpiada-n. “Zer da aisia” gaia jorratuz. Hiru sailkatu dira Euskadiko finalerako, Eibarren ospatuko dena, disertazioaren kategorian: lehen mailako Beñat Subinas Villanueva eta Garazi Ibaseta Azkorra; eta bigarren mailako Naroa Unzilla Higuero. Aurten, gainera, estatu mailako finalera helduz gero, Bilbon izango da. ...
Sakondu

Batzar Nagusiak Urteko Kontuak onetsi eta Kontseilu Errektorea berriztatu zuen

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 28 otsaila, 2024
Bazkideen 218ko quorum-arekin, bertaratutako 103 bazkide eta ordezkatutako 115, Batzar Nagusiak Urteko Kontuak eta 2025-2026rako bazkide berrien hasierako diru-ekarpena onetsi zituen, eta datozen hiru urterako auditoretza elkartea izendatu zuen. Halaber, Kontseilu Errektoreko kide berriak hautatu zituen: kide titularrak, María Rodriguez Uranga, Alex Belaustegui Foronda, Aitzol Llona Aurrecoechea, Enara Venturini Alvarez, Begoña Mardaras Gaztelurrutia, Xabier Manterola ...
Sakondu

Hiru ikasle sailkaturik estatu mailako European Youth Parliament-en parte hartzeko

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 14 otsaila, 2024
Otsailaren 9tik 11ra bitartean, Batxiler 1. mailako sei ikasle izan ziren European Youth Parliament-eko (EYP) tokian-tokiko saioetan parte hartzen, Bilbon, Gorka Lozano irakasleak lagundurik: Jorratu behar izan dituzten gaiak, beste ikastetxeetako kideekin, eta ingelesez, ondokoak izan dira: Sei ikasle hauen artean, hiru izan dira aukeratuak hurrengo fasean parte hartzeko: Alaitz Alonso, Irune Salcedo eta Markel ...
Sakondu

Etorri eta disfrutatu Aste Santuko oporrak!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 7 otsaila, 2024
Behekosoloa Kiroldegiak Aste Santuko oporraldirako jarduerak eskainiko ditu, Lauro Ikastolako ikasle diren neska-mutilentzat zein kanpokoentzat ere. Eskaintza zabala da 3-16 urte bitarteko neska-mutilentzat: euskera edo ingelesa indartu; futbol, saskibaloia edo urpoloa hobetu. Guztiontzat instalazio zabalak, naturan eta kanpoaldean disfrutatzeko! SAKATU OPORRETAKO KANPUS atalean, eta bertan duzue eskaintza osoa. Izen ematea: eskaintza dokumentuan azaltzen denez, Lauroko ...
Sakondu

Gaizka Bermejo Puertasek irabazi du XIX. Biologiako Olinpiada

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 5 otsaila, 2024
Urtarrilaren 26an,  bigarren batxilergoko Naroa Unzilla, Gaizka Bermejo, Aixa Arregi, Bingen Unzueta eta Paule Fano ikasleak 2024ko Espainiako XIX. Biologia Olinpiadako Euskal Herriko Autonomia fasera aurkeztu ziren, Josune Anasagasti irakasleak gidatu eta lagunduta. Fase honetan Euskalherriko hiru ikaslerik hoberenak izan dira aukeratuak Espainiako XIX. Biologiako Olinpiadaran joateko, Balentziara, apirilean: Gaizka Bermejo Puertas gure ikasleak lortu ...
Sakondu

Eneko Knörr eta Jon Uriarte izan ditugu Batxiler 1eko ikasleekin

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 30 urtarrila, 2024
Urtarrilaren 30an, “KUKULUMENDI – Pertsonen talentua garatuz” hitzaldi programaren saio berri batean Jon Uriarte eta Eneko Knörr izan ditugu Batxiler lehen mailako ikasleekin. Duela jada bost urte puntualki betetzen duten zita honetan “Ekintzailetza” gaia jorratu dute Itsaso Ibarguen eta Beñat Knörr ikasleen gidaritzapean. Jonek eta Enekok, euren bizipen eta esperientzia pertsonalak kontatu dituzte, ekintzailetzari lotutako ...
Sakondu

Junior A taldea garaipen handi batekin hasi da Euskal Ligan!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 29 urtarrila, 2024
Bere igoera historikoaren ondoren, Junior A taldeak Euskal Ligan hasi zuen bere ibilbidea joan den asteburuan. Lauro Ikastolako neskek Baskoniako harrobiko taldearen aurka jokatu zuten, eta azken unera arte harmaila osoa airean mantendu zuen partida bikain baten ondoren gailendu ziren. Beste mugarri bat, Ikastolan eta Euskadi osoan historia egiten jarraitzen duen talde batentzat. Juniorren etxeko ...
Sakondu

Hide Dohino japoniar euskalduna Ikastolan izan da bere ikasketa prozesua azaltzen

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 25 urtarrila, 2024
Bi urte bakarrik behar izan ditu Hide Dohinok historialari japoniarrak (Yokohama, 1994) euskara ikasteko. Euskara mintegiko irakasleek gonbidaturik, saioa bat izan du Batxiler 1. mailako ikasleekin, eta euskara nola ikasi duen azaldu die: modu guztiz praktikoan, jendearekin harremanduz, eta euren ohitura eta egiteko moduetatik ikasiz, nahiz gramatika ere landu duen eta ahal duen guztia irakurri: ...
Sakondu

Euskal Kontzertu Ekonomikoa hizpide, KUKULUMENDI hitzaldi saioetan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 23 urtarrila, 2024
Urtarrilaren 23an Guillermo Dorronsoro izan dugu Ikastolan, 2. Batxilerreko ikasleekin, KUKULUMENDI – Pertsonen talentua garatuz hitzaldi-saioetan, Euskal Kontzertu ekonomikoa eta kupoa azalduz. Paktu-ekonomiko honen historia eta ibilbidea, berori izateko eskubide eta abantilak, eta zergatik defenda eta babestu behar dugun adierazi die aurretik gaia landu izan duten ikasleei. Eskerrik asko Guillermo! Kontuan izan aurreko ikasturteetan Pedro ...
Sakondu

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.