Berrien artxiboa

Burutu da Candanchuko eski irteera

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 7 urtarrila, 2020
Urtarrilaren 2tik 4ra ikasturte honetako lehen eski irtera burutu dugu eta 46 ikasle bertaratu dira Ikastolako hiru arduradunek lagunduta. Primeran igaro dute egonaldia eta hurrengorako prest daude!
Sakondu

LH 5eko ikasleen eta irakasleen bisita GURENA egoitzara

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 19 abendua, 2019
Urtero bezala, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleak Loiuko GURENA egoitzara joan dira, Gabon abestiak abestera eta Euskal Egun Kulturean prestatutako gabon postalak nagusiei eramatera. Gure Giza-konpromiso Planeko urteroko jarduera hau esperientzia gozoa eta aberasgarria da ikasleentzat, eta espero dugu egoitzako nagusiek gu bezain beste disfrutatuko dutela. Eskerrik asko zuenean hartzeagatik!
Sakondu

Abenduaren 14an errugbiko lehen partida jokatu zen Lauro Ikastolan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 17 abendua, 2019
19/20 ikasturtean, kirol eskaintza hau gehitu dugu eta sortu diren lehen taldeak hasi dira lehiatzen. Abenduaren 14an lehen partida jokatu da Lauron, Lauro Ikastola – Unibersitario Bilbao Rugby Zuriaken kontra, eta emaitza 45-55 izan da, Bilbokoentzat. Hirugarren denbora ere izan zuten, kirol honetan ohi denez. Aurretik ere beste topaketa batzuk jokatu ziren, martxa hartu arte, ...
Sakondu

Urpolo ume kategoriako taldeak, Zaragozako txapelketan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 17 abendua, 2019
Abenduaren 6tik 8ra Umeak kategoriako urpoloko jokalari batzuk Zaragozan ospatu zen txapelketan parte hartu zuten. El Olivar klubak “Poloamigos” txapelketa antolatzen du eta Espainia osoko talde ezberdinak ezagutzeko aukera ematen digu, partidetan giro aparta disfrutzeko aukera emanez. Ikastolako jokalariek asko ikasi zuten, bai uretan zein armailetan bizitakoagatik. Talde-loturak indartu egin dira, bai eta neska eta ...
Sakondu

“Hezkidetza da gure bidea” proiektua

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 17 abendua, 2019
Abenduaren 9tik 13ra, Ikastolak abian jarritako “Hezkidetza da gure bidea” proiektuko ekintzak burutu ziren DBHn. Tailer hauek,  Bizkaiko Foru Aldundiak emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko ekimenetarako dirulaguntza jaso dute, eta DBH2ko ikasle guztiek parte hartu dute.  Alde batetik, talde guztietako neskek “Autodefentsa feminista”  ekintzan esku hartu zuten. Saioan zehar, indarkeria mota desberdinak definitu eta identifikatu, ...
Sakondu

112: Haur Hezkuntzako umeek ondo dakite zertarako den!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 12 abendua, 2019
Ikastolako etapa guztietan burutzen diren lehen sorospen eta larrialdiak nola tratatu jardueren artean, Haur Hezkuntzan bideo bat grabatu dute ikasleek prozedurak ondo barneratzeko. Bost urteko umeek, euskarako irakasleek eta Erizainak berak parte hartu dute grabaketan, eta abestia ere bertan sortua da, Katalin andereñoaren eskutik. Bideo osoa Familien atal pribatuan jarri dugu, bideo galerietan. Disfrutatu eta ...
Sakondu

Zure ilea eman nahi duzu ileorde solidarioak egiteko? Lagunduko dizugu

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 12 abendua, 2019
DBH 1.mailako ikasleek Ethics ikasgaian landu duten “Mechones Solidarios” (“ile-motots solidarioa”) izeneko ekintza zabaldu nahi dute ikastolako guraso, irakasle eta ikasleen artean, DBH eta Batxilerreko geletan ere aurkezpena egin dutelarik. “Mechones solidarios” ekimenak gaixo dauden eta ileordea behar duten pertsonei laguntzen die. Parte hartu nahi baduzu eta zure ilea eman nahi badiezu, Ikastolan lagunduko dizugu, ...
Sakondu

Gurasoek ikasleen orientazio saioetan parte hartzen dute

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 11 abendua, 2019
Aurten ere antolatu ditugu gurasoen parte hartze aktiboa suposatzen duten Orientazio Saioak 2. Batxilerreko ikasleentzat: hamabi guraso gonbidatu ditugu, arlo ezberdinetako profesionalak izanik, euren ibilbide akademiko eta profesionala 2. Batxilerreko ikasleei azaltzeko, norberaren bizipenetatik alde baikor eta ezkorrak kontatuz, ikasleei gomendioak emateko. Gonbidatuak lau multzotan antolatu ditugu eta ikasleek euren lehentasunen arabera hitzaldia aukeratu dute: ...
Sakondu

Bi ikasle-ohiek ZTIAM nazioarteko aitorpenak lortzen dituzte euren ibilbide profesionaletan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 10 abendua, 2019
Esti Blanco Elorrieta, 30. belaunaldiko Lauroko ikasle-ohia, 2020ko Forbes-eko zientzia zerrendan sartu dute, 30 urte azpiko zientzielarien artean, eleaniztasunari buruzko azterketa neurozientifikoengatik. IKUS FORBES ZERRENDA. Itxaso Arizak, Lauro Ikastolako 22. promozioko ikasle-ohiak, Bretainia Handiko Royal Aeronautical Society-k ematen duen Sir Ralph Robin domina lortu du ingenieritzako lidergoari. Egun, Rolls-Royceko Trent B & C motoreetako Ingeniari ...
Sakondu

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.