Berrien artxiboa

Zientziarekin solasean! Batxilerreko ikasleak

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 7 urria, 2019
(Argazkian, Lauroko ikasleak, María Martinón-Torres paleoantropologoarekin) Urriaren 4ean, ostirala, Batxilerreko sei ikasle, lehen eta bigarren mailakoak, Guggenheim museoan izan diren “Top@dipc-Zientziarekin solasean!” Topaketetan, Donostia International Physics Center (DIPC)-ek antolatzen duen Passion for Knowledge 2019 jaialdiko jardueren artean. Ander Urteaga, Nerea Del Olmo, Julen Roteta, Iñigo Goiriena eta Naroa Etxebarria, Esther Atela irakasleak lagunduta bertaratu ziren. Saio ...
Sakondu

“Kalitatea topera” programan DBH 2ko ikasleak

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 3 urria, 2019
Aurten ere, DBH2 ko ikasle guztiekin Kalitatea Topera programako irteera egiteko aukera izan dugu. “IKUSI PROGRAMA”  Programa hau HAZIk garatzen du, Landa, Itsaertz eta Elikagaien Sustapenerako fundazioak, kalitatezko produktuak merkaturatzeko baserritarrek egiten duten lana erakusteko. Horretarako ikasleek landa-ingurunea in situ ezagutu dezatela sustatzen du, bai eta lan horrek natura-ingurunea eta landa-ondarearen kontserbazioan duen garrantzia ikustea ...
Sakondu

Hamabi Futbol Klub – Lauro Ikastola: euskararekin konprometituta, kirola medio

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 18 iraila, 2019
Ekainean iragarri genizuenez, euskalzale talde batek Hamabi Futbol Kluba sortu berri du, klub honen berezitasuna bere helburua izanik: “Futbolaren bidez euskara mundura eta mundua euskarara zabaltzea“. Talde honek mundu akademikotik harago euskaraz jarduteko beste espazio eta aukerak eskaini nahi ditu, futbolean erreferentzia eta eredu bilakatu, Bilbo eta Bizkaian euskarazko kirol-espazio bat sortuz. Klubaren ateak irekita ...
Sakondu

Athletic-eko sarrerak Gazteak taldeko bi sarituentzat

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 17 iraila, 2019
Atheltic-ek bi sarrera eman dizkio Lauro Ikastolari, futbol kluba duelako, datorren irailaren 28ko Athletic Club – Valencia CF partida ikusteko. Zozketa egin dugu Ikastolako Gazteak taldeko jokalarien artean, eta sarituak Jose Maria Garay Martínez eta Asier Hernández Requena izan dira. Zorionak!
Sakondu

European Youth Parliament: Polonian hasi zuten ikasleek ikasturtea

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 16 iraila, 2019
Bigarren Batxilerreko Cristina Alonso, Asier Esandi eta Ander Urteaga Polonian izan ziren iraileko lehen astean, Gorka Etxebeste ikasle-ohiak lagundurik, European Youth Parliament-eko fase europarrean. Estatu mailan eurek hirurak eta Huescako beste ikasle bat baino ez ziren gonbidatuak izan Poloniako jardunetan parte hartzeko, eta beraz, Euskal Herriko partaidetzaren ardura eraman zuten. Ohi denez, EYP-eko arduradunek plazaratzen ...
Sakondu

Ikasturte berria indarberrituta hasiko dugu!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 9 iraila, 2019
Ikasturte berria hastear gaude. Ongi etorri denoi! Urtero bezala, ikasturteak berrikuntzak dakartza. Udan hartu duzuen “Urteko programaketa”n ikusiko zenutenez, DBHko etapan zuzendari berria izango dugu, Yaiza Puente, orain arte etapa honetako koordinatzailea; eta azken 12 urteetan zuzendari izandako Jesus Garcia bere irakasle eginbeharretara itzuliko da. Bestalde, etapa honetan ere, bi koordinatzaile berri egongo dira sortutako ...
Sakondu

ONDO PASA OPORRAK!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 17 uztaila, 2019
Dagoeneko posta elektronikoz bidali ditugu 19/20 ikasturterako testu-liburu, IKT baliabide eta materialei buruzko zirkularrak (Chromebook eta iPad kontratuak barne): familia bakoitzari dagokion ikas-maila. Hala ere, informazio hau webgunean ere baduzue, bertatik behar duzuenean eskuratu ahal izateko: FAMILIAK – IKASTURTEKO ZEHAZTASUNAK – LIBURUAK ETA IKT BALIABIDEAK. Chromebook (LH 3) eta Ipad (DBH 1) kontratuak: zirkularretan azaltzen ...
Sakondu

EuskarAbentura hasi da eta Lauroko 8 ikasle partaide dira2

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 3 uztaila, 2019
120 gazteen artean, 8 ikasle, Lauro Ikastolako DBH 4. eta Batxilerreko 1. mailako ikasleak badira Euskarabentura espedizioan.  Euskal Herriko zazpi lurraldeetako nahiz diasporako 16-17 urte bitarteko 120 neska-mutil euskal geografia, kultura eta historia lagunartean ezagutzera eramango dituen oinezko espedizioa da EuskarAbentura. Uztailaren 1ean abiatu eta hilaren 31ra bitarte, 31 etapa osatuko dituzte, 783 kilometro orotara, horietatik ...
Sakondu

Ikasturteko azken Euskal Egun Kulturalarekin amaitu zuten urtea Lehen Hezkuntzan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 20 ekaina, 2019
Ekainaren 19a azken klase eguna izan da Lehen Hezkuntzan eta ikasturteari amaiera emateko urteko hirugarren Euskal Egun Kulturala ospatu zuten. Egun osoan zehar jarduera mordoa burutu zuten maila guztietako ikasleek: euskal abestien karaokea, hormairudia, udako euskal tradizioen bideo erakusketa, LH 2ko ikasleek jolasak euskeraz burutu zituzten LH 4 eta 6eko ikasleen aurrean, Euskarako tailerreko antzezpena ...
Sakondu

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.