Udako Kanpusetako eskaintza prest dugu

2021eko udari begira, badugu kanpusetako eskaintza prest kirol egin edota hizkuntzak lantzeko, Bilbao Basket eta St. George’s English Academyren kolaborazioz.

Aurreko urtean bezalaxe, segurtasun eta higiene neurri guztiak beteko ditugu eta “Kontingentzia Plana”ren bitartez komunikatu ditugu izena eman eta jarduerak hasi aurretik. Ikastolako espazio anitz eta zabalak kontuan izanda, jarduerarik gehienak kanpoko instalazioetan burutuko dira, beti ere aforo kopuruak errespetatuz barruan izanez gero.

Eskaintza ikusteko KLIKATU HEMEN.

Izen-emate epea: ekainak 6, igandea.

Lauroko bazkideak: Alexian izena emateko, kanpusa aukeratu “Eskolaz kanpokoak” atalean (gogoratu txanden matrikulak banan banan egin behar direla). Lauroko bazkide ez direnentzako, kanpuseko atalean duzue izen-emate orria.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.