IKASTOLAKO HEZIKETA FISIKORAKO ARROPA ETA MATERIALAK

Kirol arropa:

  • Haur Hezkuntza: derrigorrezkoa da Motrizitate eta Igeriketa egunetan.
  • Lehen Hezkuntza eta DBH: derrigorrezkoa da Heziketa Fisikoko egunetan.
  • Batxiler: ez da beharrezkoa, baina nahi duenak erosi dezake.

Nola erosi Ikastolako Heziketa Fisikorako arropa?

Erosketa, on-line egin behar da. Beherago dendara sartzeko esteka duzu.

Irakurri prozedura arretaz, mesedez

Eskaerak, etapaka antolatzen dira. Beraz, seme-alabak etapa ezberdinetan badaude, egin eskera bat seme-alaba bakoitzeko. Etapa berdinean badaude, eskera bateratu dezakezu.

Produktuak aukeratzerakoan, banaketa-etapa adierazi behar duzu.

Ordainketa, txartela bidez izango da, dendako aplikazioaren bitartez.

Zelan jaso erositako kirol arropa?

  • Haur eta Lehen Hezkuntza: eskaera prest dagoenean, mezu bat hartuko duzue eta seme-alabari emango diogu arropa.
  • DBH eta Batxiler: eskaera prest dagoenean, mezu bat hartuko duzue eta seme-alaba ohartu behar duzue atezainarengana joan dadin, jolastorduan. Eskaera hartzen duenean, baieztapen-mezua hartuko duzue.

Zelan itzuli edo aldatu erositako arropa bat?

  • Haur eta Lehen Hezkuntza: ikasleak arropa ekarriko du Ikastolara, gurasoen ohar batean egin beharrekoa azalduz, eta tutorearengana joko du.
  • DBH: jolastorduetan, atezain-arduradunaren gelan. IKASTURTE HASIERAN: eskaera asetuko dira lehenengo; beraz, aldaketak urrian egiten hasiko dira, arduradunak adierazten duenean.

Erraztutako datu pertsonalak LAURO IKASTOLA-k tratatuko ditu, tratamenduaren arduradun bezala, denda online bidezko salmenten kudeaketa aurrera eramateko. Zure datuen tratamendurako oinarri juridikoa kontratu harremana da. Eskaera kudeatzeko nahitaezkoak diren datuak baino ez dira eskatuko. Produktua online ordaintzeko kreditu- edo zordunketa-txartela erabiltzean, erabiltzailearen banku- edo finantza-datuak ordainketaz arduratzen den hornitzaileak kudeatuko du zuzenean. Webguneak ez du inoiz erabiltzailearen banku-datuetara sarbiderik izango. Zure datu pertsonalei dagokienez, nahi izanez gero eskubidea duzu zuzend_idazkaritza@lauro.org helbidera zuzenduz zure datu pertsonalak tratatzen ari garen ala ez konfirmatzeko, baita zehatzak ez diren datuak zuzentzea eskatzeko ere. Horretaz gain, datu horiek ezabatzeko eska dezakezu, besteak beste, datu horiek jasoak izan ziren helburua betetzeko jada beharrezkoak ez diren kasuetan. Honi buruzko informazio gehigarria web orrialdeko Pribatutasun politikan azaltzen da.

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences