HEZIKETA FISIKORAKO ARROPA – IKASTOLAKO TXANDALA
- Haur Hezkuntza: gomendagarria, bereziki 4 eta 5 urtekoentzat, ur-ekintza edota Motrizitatea duten egunean.
- Lehen Hezkuntza eta DBH: derrigorrezkoa da.
- Batxiler: ez da beharrezkoa, baina nahi duenak erosi dezake.
Nola erosi Ikastolako Heziketa Fisikorako arropa?
Erosketa, on-line egin behar da. Beherago dendara sartzeko esteka duzu.
Eskaerak, etapaka antolatzen dira. Beraz, seme-alabak etapa ezberdinetan badaude, egin eskera bat seme-alaba bakoitzeko. Etapa berdinean badaude, eskera bateratu dezakezu.
Produktuak aukeratzerakoan, banaketa-etapa adierazi behar duzu.
Ordainketa, txartela bidez izango da, dendako aplikazioaren bitartez.
Zelan jaso erositakoa?
- Haur eta Lehen Hezkuntza: eskaera prest dagoenean, mezu bat hartuko duzue eta seme-alabari emango diogu arropa.
- DBH eta Batxiler: eskaera prest dagoenean, mezu bat hartuko duzue eta seme-alaba ohartu behar duzue atezainarengana joan dadin, jolastorduan. Eskaera hartzen duenean, baieztapen-mezua hartuko duzue.
Zelan itzuli edo aldatu erositako arropa bat?
- Haur eta Lehen Hezkuntza: ikasleak arropa ekarriko du Ikastolara, gurasoen ohar batean egin beharrekoa azalduz, eta tutorearengana joko du.