Gurasoen orientazioa aurkezpena

Lauro Ikastolak badu talde orientatzailea, ez bakarrik ikaslea orientatuko duena, baizik eta tutore eta irakasleei ere ikasleen arazoen trataeran lagunduko diena, irakasle talde osoak, eta ez tutoreak soilik, lagundu behar baitu ikaslearen garapenean, orientabidean eta ikasketa prozesuan.

Orientazio Departamentua Lauro Ikastolan integratuta dagoen baliabidea da, eta bere lana hezkuntza ikuspegitik abiatzen da.

Zeri erantzuten dio:

  • Ikasleen aniztasunari.
  • Ikasle guztien garapen akademikoa eta pertsonalari.

Nola erantzuten dio:

  • Lan sistematikoa eginez, hezkuntza prozesuan parte hartzen duten agenteen bitartez (irakasleak, tutoreak, mintegiak…). Ikasgelan, ikaslearengan isladatu behar da.
  • Etikan eta baloreetan oinarrituta.

Oinarriak:

  • Banakotasuna: interes, gaitasun, motibazio… desberdinak.
  • Integrazioa: pertsonala, intelektuala, gizartekoa, afektiboa…
  • Prebentzioa: arazoak sor ez daitezen.
  • Garapena: ikasle guztiena.

Orientazio planaren helburuak:

  • Aurreikusitako helburu eta espektatibak betetzeko arazoak dituzten ikasleak atenditu, euren heziketa beharrizanen araberako atentzio pertsonalizatua eskainiz. Orientazio akademikoa ez ezik, pertsonala eta profesionala ere.
  • Ikasteko arazoak Lehen Hezkuntzako eta DBH-ko lehen mailetan aurrikusi eta, ahal den neurrian, porrota eta eskola-uztea saihestu.
  • Irakasle-tutoreak orientatu: Tutorpeko ikasleen arazoen aurrean erantzuteko eta ikasleen orientaziorako prestakuntza eta informazioaren berri emateko.
  • Etorkizun profesionala, formakuntzazkoa eta hezkuntza orokorrari buruzko erabakiak hartzen ikasleari lagunduko dioten ekintzak sustatu.
  • Ikasleek, gurasoek edo irakasleek ikaslegoaren orientabide pertsonala edo bokazionalari buruz egiten dituzten banakako eskariei erantzun.

Orientazioaren arduradunak dira Mª Paz Basagoiti (Haur-Lehen Hezkuntza) eta Rosabel Urkijo (DBH-Batxiler). Zerbitzu hau bi laguntza-irakasleekin eta bi auxiliarrekin osotzen da.

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.