Etxerako lanen plana

Helburuak

Lan pertsonalerako eta ikasketa tekniketarako ohiturak hartu.

Jarraibideak

Ikasturtean zehar

  • Lehen zikloa: egunero 20 minutu inguruko etxekorako lanak.
  • Bigarren zikloa: egunero etxekorako lan mota bi, bakoitza 20 minutu ingurukoa (guztira, 40 minutu).
  • Hirugarren zikloa: egunero etxekorako lan mota bi, 25 minutu ingurukoa bakoitza (guztira, 50 minutu).

Lan hauek hurrengo egunean baloratuko dira, gelan.

Gabonetako oporretan

  • Lehen zikloa: 10 egunetan, 20 minutuko eguneroko lana.
  • Bigarren zikloa: 10 egunetan, 20 minutu inguruko lana, eta euskarazko liburu bat irakurtzea eta liburu horretaz irakasleak prestatutako fitxa egitea.
  • Hirugarren zikloa: 10 egunetan, 25 minutu inguruko lana, eta euskarazko liburu bat irakurtzea eta liburu horretaz irakasleak prestatutako fitxa egitea.
    Ingelesa: Egunero 15 minutuz, zintaz entzuten dena betetzen joan.

Lan hauek opor ostean batu eta baloratu egingo dira.

Aste Santuko oporretan
Gabonetan bezala, baina bigarren eta hirugarren zikloan euskarazko liburuaren ordez gaztelerakoa irakurri.

Udako oporretan

Lan hauek ikasturte hasieran batu eta baloratuko dira.

Gurasoentzat oharrak

  • Ikasleak etxean bere lanak egiteko toki egokia behar du, bere lan pertsonala familien laguntzaz burutu ahal izateko.
  • Lan hauek egiteko denbora ordu berdinetan izatea komenigarria da, eta egindako plana bete dezatela.
  • Ikasleren bati bereziki bidalitako lanak edota klasean bukatu ez dena egitea, ez da idatzi honetan azaltzen den etxerako lanen programa orokorrean sartzen.

LEKUA ETA GIROA GARRANTZITSUAK DIRA

  1. Garrantzitsua da beti leku berdinean lan egitea.
  2. Lan-lekuak baldintza hauek bete behar ditu:
    • Kontzentrazioa lortzen lagundu behar du. Jendea joan-etorrian edo zaratak (TV-irratia) dauden lekutan ezin da ikasi.
    • Garrantzitsua da gela eta mahaia ordenaturik egotea: ikasteko behar dena bakar-bakarrik egon behar du.
    • Argitasun nahikoa egon behar da, naturala ahal bada.
  3. Ikasmahai bat edukitzea da onena.

ZEIN DA IKASTEKO UNERIK ONENA?

  1. Beti ordu berdinetan, ikasteko ohitura hartzeko.
  2. Egunero, eskola ondoren, arratsaldez.
  3. Ez dira une egokiak otordu ondorenak edota ahalegin fisiko gogorren ondorengo orduak.

NOLA ANTOLATU EGUNEROKO LANA?

Egunero lanean hastean, ahalegina ondorengo puntu hauen arabera banatzea beharrezkoa da:

  • ikasgaien zailtasuna;
  • ariketa moduak eta sortzen duten nekea;
  • atsedenaldiak eta gaiez aldatu beharra.

Planifikazioa:

  1. Atsegina edo erraza den gai batekin hasi.
  2. Atsedenaldi laburra: bost minutu.
  3. Ondoren gairik zailena edo gogorrena.
  4. Luzexeagoa den atsedenaldia: hamabost minutu.
  5. Ariketarik errazenak eginez amaitu, gaien baten berrikusketa, hurrengo egunean ikusiko diren gaiei begirada bat, irakurketa, etab.

Garrantzitsua da 10 minuturo ez altxatzea (borragoma, askaria, anai-arrebengana,…).

Ikasleak etxerako lanak egiterakoan , hiru atal garatuko ditu:

  • Ikasgai bakoitzeko ariketa praktikoak burutzea, gelan landutakoen osagarri.
  • Kontzeptuak ulertu, laburpenak, eskemak eta mapa kontzeptualak eginez eta memorizazio ariketak burutuz .
  • Bakoitzaren iniziatibaz eta ikerketako lanak burutu.
  • Maila honetan, ikasleak egunero bi orduz lan egiteko gaitasuna garatu behar du.
  • Ikasleak, etxean, bere lanak egiteko toki egokia behar du, ondoko baldintzak betez: bakardadea, argi ona, giro egokia, etab.
  • Lan hauek egiteko denbora sistenatikoki antolatzea komenagarria da, eguneroko eta asteroko lanak bete daitekeen prograna batean butuz.
www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.